Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/06 09:11:14.678 GMT+1

Pazientzia eta umorea

Jakinekoa da futboleko presidenteen eta telebista kateetako arduradunen bertuterik handiena ez dela pazientzia. Telebistaren kasuan gertatu izan da telesaila, reality edo lehiaketa jakin bateko promozioak saioak berak baino iraupen handiagoa izatea. Zenbaitetan udan hasten dira promozioarekin eta udazkenean emisioa hasi orduko, audientziak aginduta, berehala jausten dira saioak programaziotik, hostoak bailiran.

Pelotas
eta Doctor Mateo telesailekin tabarra ona eman dute aurreko hilabeteetan. Hain erritmo geldoa, gatz bariko elkarrizketak eta egoera absurdoak dituen Doctor Mateo telesailari ez diot bizi-itxaropen luzea ikusten. Beste horrenbeste esan daiteke Cruz eta Corbachoren Pelotas futbol-telesailaz. Asteleheneko kapitulua, korear baten fitxaketaren kontura, negargarria izan zen, gauza larria ustezko umorezko telesail baten kasuan. Julio Salinasen agerpenak eta iraupen luzeak (ordu eta erdi pasatxo!) ere ez zioten mesederik egin telesailari. Mailari, parrillari, eutsiko al dio La Union taldeak?

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2009/03/06 09:11:14.678 GMT+1
Etiketak: uniondeportivalaunion doctormateo juliosalinas josecorbacho juancruz pelotas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak