Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/03 10:07:03.786 GMT+2

Paul Newmanen ahotsa eta begiak

Zapatuan, Paul Newmanen heriotzaren (snif!) berri ematean, haren ahotsa ekarri zuten gogora Euskadi Irratian. Ekarpen testimoniala zen, ahotsa arrotza egingo zitzaielako entzule gehienei. Izan ere, aukera gutxi dago gurean filmak jatorrizko bertsioan ikusteko. Han eta hemen antolatzen dituzten zine-klub saioak eta hainbat aretotako emanaldi bakar batzuk kenduta, ezer gutxi, are gutxiago telebista kate publikoetan, Euskal Telebistan tartean. Orain, Paul Newmani eskainitako zikloa programatu dute ETB-2an. Oker ez banabil, duela gutxi ere ziklo bera jarri zuten astebarruko arratsaldeetan... ETB-1ean, berriz, gero eta film gutxiago botatzen dituzte: ez litzateke aukera bat izango jatorrizko bertsioko filmak berreskuratzea, ordu txikitan sikiera, danborradak, pilota, ez dakit noizko dantza txapelketak, Elkartasunaren bideak edo Ero eta bero behin eta berriz errepikatu beharrean?

Martitzenean, La noche de... saioan, Felix Linaresek tartetxo bat eskaini zion Newmani, jakina. Daturik sentsazionalistenekin Linaresi jartzen dizkioten azpi-tituluei esker, Newman VENDEDOR DE ENCICLOPEDIAS (king size tamainan telebistan) edo RECOGEPELOTAS EN UN CAMPO DE GOLF izan zela jakin genuen. Gero, 9 aldiz (!) errepikatu zuten Hercules marrazki bizidunetako filmeko eszena bat, protagonistetako batek Quiero follarle ala Voy desmayarme esaten zuen asmatzeko. Bukaerako zozketan, kaja egiteko, zera galdetu zuten: ¿De qué color eran los ojos de Paul Newman? Enfin.

(Telebegi, Goienkaria)

PS. Poster bakarra daukat etxean, Dos hombres y un destino filmeko azken fotogramakoa. Butch Cassidy eta Sundance Kid tiroka hasten dira filmaren amaieran, non eta Bolivian, jakinda ez daukatela irtenbiderik... Kaka! Azkenean Butch akabatu dute… The End.

Nork: edu mendibil.2008/10/03 10:07:03.786 GMT+2
Etiketak: paulnewman doshombresyundestino euskadiirratia euskaltelebista felixlinares lanochede butchcassidyandthesundancekid | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak