Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/22 16:31:36.752 GMT+1

Patxi Traperoren mitomaniak

Egunen baten Patxi Traperok zerbait idatziko du (paperean diñot) eta best-sellerra izango da. Bien bitartean, sarean bezain fin, argi eta gaizto dabil irratian. Gaur goizean, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Elvis Handiaren ile motots bat enkantera atera dutela eta (bisionarioa izan behar zuen gero haren ile-apaintzaileak!), euskaldunon mitomania eskasiaz jardun du Manu Etxezorturekin, baina zera aitortu du: berak gustura edukiko zituela zenbait pertsona ezagunen objektu batzuk. Besteak beste, Bernardo Atxagaren ohe-burukoa (idazlearen inspirazio iturria izango delakoan), Estitxu Fernandezen etxeko zapatilak edo batoia, Markos Zapiainen patinetea, On Joxe Migel Barandiaranen txapela, Fermin Muguruzaren zapatilak (lurra zapalduko ez balu bezala omen dabilelako Fermin) edota Inazio Perurenaren 315 kiloko harri zilindriko mitiko hura (etxeko saloian jarri eta haren gainean telebista jartzeko) aipatu ditu Traperok.
 
Egunen baten gure artean horrelako enkante mitomano bat egingo balitz, ziur naiz estimazio handia izango zutela Arzalluzen goardasolak, Indurainek aldean zeraman botilatxoak, Andoni Egañaren poxpolo kajak, Cristina Garmendiaren poltsa-ministro txit dotoreak... edo Patxi Trapero beraren koaderno gorriak.

Nork: edu mendibil.2010/03/22 16:31:36.752 GMT+1
Etiketak: bernardoatxaga markoszapiain patxitrapero inazioperurena ferminmuguruza euskadiirratia joxemigelbarandiaran faktoria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bi utzi nituen aipatu gabe: Benitoren iratzargailua (Benito Lertxundik derrigorrez oso iratzargailu amoltsua izan behar du), eta nola ez ba, Ruper Ordorikaren pastazko betaurrekoak. Nere lenteak ipiniko nizkioke, ta bai dotore! Inoiz nik egindako ezer inoiz Best-seller bilakatzen bada, bigarren best-sellerraren dedikatoria, zuretzako Edu! :-)

Nork: Patxitrapero.2010/03/24 11:08:04.042 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak