Umeen irudimenak ez dauka mugarik. Edo agian bai. Auskalo! Edozein modutan pasaportea ateratzeko tramitetan dabil 6 urteko nire iloba txikia, eta aurreko baten pasaporterako atera berri dizkioten argazkiak erakutsi zizkidan, kromoak bailiran. Zaila zein asmatzea zeinetan zegoen guapien! Amak zera azaldu zion:
– Pasaportearekin nahi duzun tokira joan ahal izango duzu gero…
Eta nik:
– Zein herrialde ezagutu nahi duzu ba?
– Port Aventura.
Gustura egin genuen barre Heleneren ateraldiarekin.
2008/06/05 17:03:29.936 GMT+2
Pasaporte txikia
Nork: edu mendibil.2008/06/05 17:03:29.936 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ume txiki baten ateraldia eta ondorioz oroitzapen on bat: Horrek ez dauka preziorik.
Nork: piban.2008/06/05 17:30:43.136 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Ume txiki baten ateraldia eta ondorioz oroitzapen on bat: Horrek ez dauka preziorik.
Nork: piban.2008/06/05 17:30:45.067 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Ba dirua bakarrik ez, bi ordu baino gehiago galdu zuten ilobak-eta pasaportea egiten Irunen eta, hori gutxi balitz, funtzionario astakirten batek ez zuen asmatu euskal grafiarekin... Dena dela, nik ez daukat kexarik Irungo bulegokoekin: behin, aspaldi, kadukautako pasaportea egunean bertan berritu zidaten, oporretara joateko bezperan. Hura bai eskapada!
Besarkada bat eta ondo-ondo segi.
Nork: edu.2008/06/19 18:47:25.529 GMT+2