Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/14 08:31:10.100 GMT+2

Olatuak eta vuvuzelak

Mexikoko munduko futbol txapelketak, Maradonaren erakustaldiaz aparte, olatuaren indarra ekarri zigun. Hugo Sánchezen txilipurdixekin batera, Mexikok futbolari egindako ekarpen nagusia izan daiteke olatuarena, 1986tik hona munduko futbol zelai guztietara zabaldu zena. Gauza ederra da bai zaleen mareak gora egiten duenean..., batez ere haizea eta itsasaldia zure taldearen aldeko direnean, atzo Anoetan gertatu bezala.
 
Realzaleek erakutsi dute bai badakitela taldea animatzen, babesten, laguntzen. Anoeta beste edozein zelai bezain beroa izan daitekeela, atletismo pistaren traba gaindiezina ez dela. Badirudi hasi berri den Hego Afrikako mundialaren ekarpenetako bat vuvuzela gogaikarri horiek izango direla. Espero dezagun haien beharrik ez izatea Reala orain arte bezala laguntzen jarraitzeko: primeran!

(Asteleheneko Goienkaria, Usteak uste)

Nork: edu mendibil.2010/06/14 08:31:10.100 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak