2011/11/24 12:00:56.335 GMT+1
Montanier, alea jacta est
Beti esan ohi da futboleko atezainak tipo bereziak direla. Haien bakardadea, maniak, penaltyaren aurreko beldurra eta beste hamaika topiko. Zaleen biktimak izateko ere beste edozein jokalari baino boleto gehiago
dituzte, nekez hasten ditugulako atezainen huts nabarmenak. Argi dago jokoa jarraitzeko eta aztertzeko leku pribilegiatuan daudela arqueroak
(Argentinako berba izugarri polita da, ala?) eta defentsari aginduak
emateko orduan ere ez dira kikiltzen; entrenatzailea baino zeresan
gehiago daukate askotan. Hori dela eta, ohikoa izaten da atezaina taldeko kapitaina ere izatea. Nortasun kontua gehienetan. Halere, bitxia bada ere,
gutxi dira entrenatzaile izatera heltzen diren atezainak. Ricardo
Zamora, Marcel Domingo (beharbada emaitza onenak lortu zituen
atezain-entrenatzailea), Iribar, D'Alessandro, García Remón,
Dino Zoff, Walter Zenga, Julen Lopetegui, Abel Resino edo Lavolpe dira
horietako batzuk. Ez dute jokalari bezala egindakoa hobetu eta hor
nonbait dabiltza, aukera berri baten zain zenbait kasutan. Realera
etorritako Montanier entrenatzailea ere atezaina izandakoa da.
Caen, Toulouse eta Nantes taldeetan jokatu zuen, besteak beste. Orain,
Realaren ibilbide eskasa dela eta, kolokan dago frantziarra. Aurrekariak
ez daude bere alde. Erratuta egon nahi nuke, baina... Montanier,
alea jacta est.
Nork: edu mendibil.2011/11/24 12:00:56.335 GMT+1
Etiketak:
abelresino
walterzenga
philippemontanier
d
marceldomingo
platini
arconada
julenlopetegui
alessandro
iribar
lavolpe
ricardozamora
garciaremon
realsociedad
dinozoff
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...ta esandako guztia ez da nahikoa haren konpromisoa eta ibilbide aparta aitortzeko. Aurten, Kopako desastrearen ondoren eta monsieur Montanierrekin aspertuta, hitza emanda neukan ez nintzela Anoetara itzuliko. Baina aspaldi ...
Erreferentzia: M11kel Aranburu - Mathiasen kopilotua 2012/05/04 12:51:34.256 GMT+2
Idatzi artikulu bat