Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/02 09:36:55.994 GMT+1

Michael Laudrup, Realerako modukua

Michael Laudrup da nire beste debilidadetako bat. Atzo gauean, zapeatzen nenbilela, hura elkarrizketatzen ari ziren Punto Pelotako pelotek. Ikaragarri gustatu zitzaizkidan Laudrupen adierazpenak eta baita esateko modua ere. Betitik iruditu zait tipo jatorra, argia, zintzoa, dotorea. Etxerako modukua esango zuen batek baino gehiagok. Realerako modukua diot nik. Zin egiten dut: noizbait Realera etorriko balitz, berriro egingo naiz Realeko bazkide; hori bai, kafre haiengandik ahalik eta urrunen. Hortxe atzo gaueko elkarrizketa, hainbat zatitan banatuta. Zelaian eta zelaitik kanpo, chapeau Laudrup.

Nork: edu mendibil.2011/12/02 09:36:55.994 GMT+1
Etiketak: puntopelota michaellaudrup | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Erabat ados, ederki asko proposatuko nuke nik Michael Laudrup Errealerako. Argi dago azkenaldian, Montanierrek emaitzak lortu dituela - azken minutuetan edo ta txiripaz, baina lortu ditu - baina Jokinek eta Lorenek ez dakit zenbateko konfidantza duten; jokalariak behintzat entrenatzailearen alde daudela dirudi eta nik ere halaxe pentsatzen dut, nahiz eta, ez dudan batere gogoko aldaketak azken minutuetan egiteko duen ohitura. Irakurri dudanez, badirudi "Aragonés" lotuta zutela Errealak Malagaren aurka emaitza onik lortu ez balu; nik behintzat nahiago "frantsesak" aulkian jarraitzea Luis etortzea baino. Loren zergatik ez duzu Laudrup bezalako batengan pentsatzen? kar, kar ...

Nork: A29.2011/12/05 11:24:55.024 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A

Ni pozik Laudrup etortzen ez den bitartean; aurreko mezuan ere ere idatzi nuen erratuta egon nahiko nukeela Montanierrekin... Frantsesak Donostian jarraitzen badu, Reala ondo dabilen seinale. Atzo gainera erakustaldi ona eskaini ei zuten txuri-urdinek kopan, Granadaren aurka. Ea aurten noraino heltzen diren...

Hortxe atzo bertan nire lehengusu futbol-eroenak bidali zidan bideo musikal-futboleroa, garai hobeak gogoratuz... Ea noiz bueltatzen diren golden years haiek!!!

http://www.youtube.com/watch?v=uieU1bGk5cY

Eta egunen baten Michael Laudrup Realera etorriko balitz, ni pozik. Luis Aragonés... Pufff! Sekula santan, plis.

Nork: edu.2011/12/14 11:22:25.745 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak