Aspaldian telebista gutxi ikusi dut eta, beraz, zutabe hau egitea tokatzen zaidanez, atrebentzia gehiegi ez bada, saioa ikusi gabe egingo dut, behingoagatik. Zappingetan ikusitakoa, han eta hemen irakurritakoa (gutxi) eta lagunengandik iristen zaidana (are gutxiago) oinarri hartuko dut GHren 9. ekitaldia komentatzeko.
Mercedes Milák jarraitzen du saioaren gidaritzan, nola ez; nik uste dut bere frustraziorik handienetakoa aurkezten duen programako lehiakide bat ez izatea dela. Badirudi kondenatua dagoela aurkeztera eta, ondorioz, lehiakideak zein ikusleak haren gorabeherak jasatera. Bere umorea neurtzeko tresna baliagarria da Miláren orrazkera. Ilea goruntz, tente jarri badiote, adios! Aurreko baten Pocholoren antza hartu nion. Esperimentu soziologiko gisa saldu ziguten hasieratik GH, Eduard Punsetek egindako ikerketa sakona balitz. Baina zein da GHren ekarpena? Edredoning delakoa? Lehiakideen manien harira, Milák berak zera aitortu zuen behin: dutxara doanean txiza egitea gustuko duela. Kantu apropos baten laguntzaz, ez litzateke saioaren amaiera zoragarria izango Milá horrela agertzea?
(Telebegi, GOIENKARIA)
2007/10/26 10:03:23.673 GMT+2
Mesedez, Milá
Nork: edu mendibil.2007/10/26 10:03:23.673 GMT+2
Etiketak:
eduardpunset
granhermano
mercedesmila
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nik onartu beharra daukat atzo zatitxo bat ikusi nuela...Mertxe berak oso ondo esan zuen aurreko asteko "TV mas" aldizkarian: "Soy parte del espectáculo y voy a por todas". Esan eta egin!!! Atzo ere bere show-a bikain egin zuen...batzutan, -agian adina edo izango da- txotxeatzen hasten da eta pena ere ematen du bere jarrerak...gainera segun eta ze bideoren ostean papelak galduta eta bere onetik irtenda azaltzen da!!!Barre behintzat egiten dugu ezta????
Nork: maider.2007/10/26 12:13:11.318 GMT+2