Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/08/14 00:16:37.938 GMT+2

Mendeurrenaz harro, baina Realarekin eta Astorerekin haserre

Realari eta Astoreri, suspenso. Martitzenean anaia eta biok Realak Arcco Amaran duen denda ofizialean izan ginen. Ez zen urteurreneko kamiseta ofiziala geratzen. Atzerapenaren bat (¿) tarteko, agian astelehenerako jasoko dituztela esan ziguten… Real Madrid dator zapatuan Anoetara, mendeurreneko partidua jokatzera, Anoeta beteko da festarako aspaldiko partez eta zaleok ezin urteurreneko kamiseta eskuratu. Sinestezina. Zertarako abiarazi dute ba medioetan Mendeurrenaz harro kanpaina? Hau al da marketinga? Nolako aurreikuspena egin dute ba Realekoak eta Astorekoek? Real Madrid, Barça, Athletic, Espanyol (aiii!, bereziki Jarque gizajoaren kontura) eta beste ekipo guztiek kamisetak barra-barra saltzen dihardute udan eta Donostian beherapenetako azken egunetan baleude, eskaintza eskasarekin eta ditxosozko kamiseten zain, besoak gurutzatuta. Enfin. Aupa Real!

Nork: edu mendibil.2009/08/14 00:16:37.938 GMT+2
Etiketak: astore mendeurrenazharro danijarque realsociedad | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Atzo itzela izan zen ikuskizuna, pena markailuan 0-2 azaltzea baina Errealak ez zuen ia aukerarik izan eta horrela zail.

Kamiseta dexente ikusi nituen Anoetan, baina zuk diozun bezala egia da arazoak egon direla; akaso krisia dela eta gutxiago salduko zutela pentsatu zuten? Zaletua Errealarekin oso pozik ez zegoela? Ez dakit baina aurtengoan 1 mailara igo beharra dago.

Nork: A29.2009/08/16 18:22:13.137 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Kaixo A29,

Bai, ni ere izan nintzen Anoetako partiduan eta giroa sekulakoa izan zen... Gutxien zera gustatu zitzaidan: Xabi Alonsok semetxoa zuriz jantzita ateratzea zelaira... txuri-urdinen mendeurreneko ospakizun partiduan! Realak inpresio ona eman ninduen Real Madriden aurkako partiduan. Zapatuan, berriz, ligako lehen partiduan, ez hain ona... Hala ere, bibraziño onak dauzkat Realarekin eta Lasarte entrenatzailearekin... Aurten bai!!!

Kamiseten kontuarekin ridikulo ona egin dute Realak eta Astorek.

Nork: edu.2009/08/31 12:54:00.951 GMT+2
http://goiena.net/blogak/edu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak