Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/19 08:52:56.404 GMT+2

Maillot horia Lokatzakoei

Txirrindulari belaunaldi ezberdinak igarotzen dira eta haiek errepide bazterrean jarraitzen dute, laguntzen, ziklismoa bultzatzen. Kaxeta, Pello Garitano, Jose Mari Gabilondo, Laspiur, Juan Mari Arantzabal Urrupain edo Larrari buruz nabil. Beteranoenak aipatzearren. Izan ere, askoz gehiago dira Lokatzaren inguruan dabiltzanak; lehertuta doan txirrindulariari hauspoa ematen; babesleak topatzen; helmuga behar bezala antolatzen; behar den guztia lotzen. Zapatuan 60 bat lagun ibili ziren Gipuzkoako Klasikoa antolatzen, eta berriro ere dena primeran atera zen. Eguzkiak ere lagundu zuen.

Errepidetik kanpokoak ere bere garrantzia dauka. Pertxan ederto bazkaldu zuten txirrindulari, zuzendari eta laguntzaileek. Jose Mari Perezek eta Elias Letek txirrindulariendako menua gertatu behar izan zuten 90 lagun ingururendako; espagetiak eta oilaskoa. Mario Gonzalez irabazleari on egin zion bazkariak, dudarik ez. Carlos Jimenezi azken jaitsiera trabatu zitzaion eta taldekako sailkapenarekin konformatu behar izan zen. Mikel Roldan aretxabaletarra (1996ko irabazlea) ere izan zen sari banaketan; bizikleta utzi eta motorrean ibili nahiago du orain... Beste batzuek betiko tokian jarraitzen dute. Zorionak!

(Kuxkuxeroa, Asteleheneko Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2010/04/19 08:52:56.404 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak