Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/14 11:22:45.435 GMT+2

Liburu eta eraikin zaharrak mimatu

Bergaran, Udal Liburutegia Agorrosingo igerilekuko erabiltzaileen eskura jarri dute udan. Irakurketa aisialdiarekin lotzen dugu, eta ez da plan txarra eguzkitan etzan eta uretan bakarrik ez, tarteka liburu entretenigarri batean murgiltzea. Irakurketa bultzatzeko ekimen guztiak txalogarriak dira, are gehiago gazte jendearen artean liburuak duen estimu eskasa kontuan izanda (nire pertzepzioa da behinik behin; okerra agian).

Liburutegietara jendea erakartzea zailagoa da, Bergaran zer esanik ez. Izan ere, Errotalde jauregiko, Santa Anako liburutegia txikia, zaharkitua, eskaintza eskasekoa geratu da. Ez dauka zerikusirik, esate baterako, Arrasateko Kulturateko liburutegi ederrarekin (bide batez, zorionak arrasatearrei hain kultur areto ederra izatearren).

Bergaran, urtetan auditorioaren zain gaude, eta gauza bera liburutegiko kokaleku berriarekin. Arrizuriagako proiektua galduta omen. Antza, UNED hara eramateko asmoa dago orain. Bitartean, pena dut Espoloiko eraikin dotorea hain modu eskasean erabilita ikustean. Utzikeria nabarmena da. Liburu zaharrekin gertatu bezala, eraikinak ere mimatu beharra dago.

(Asteleheneko Goienkaria, Etxeko lehiotik)

Nork: edu mendibil.2008/07/14 11:22:45.435 GMT+2
Etiketak: uned arrasate kulturate bergarakoudalliburutegia agorrosin arrizuiaga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak