Uan, txu, zri, for... eta faif. Bosgarren Zilarrezko Meloia emateko ordua iritsi da, bai. Gaur jakin dugu Leo Messik eramango duela Urrezko Baloia (hip, hip, hurra!!!). Baina zein izango da urteko paketea? Atletico de Madrid taldearekin hasi ezkero, hautagaien zerrenda luzea litzateke: Coupet (ayyy!, Frantziara bueltan aurreko asteburuan lesionatu zen), Heitinga, Ujfalusi, Juanito, Perea, Pablo, Raul García, Reyes, Luis García... Madrilen haien bizilagunak direnak edo izandakoak ere badira: Pepe eta Marcelo (a ze parea!), Faubert, Heinze, Metzelder, Van der Vaart, Gago, Robinho... Eta hango eta hemengo hautagaiak ere bai: Luca Toni, Tomasson (bideo horretan agertzeagatik nahikoa meritu egin du Zilarrezko Meloia eskuratzeko), Abel (idem), Nilmar, Pennant, Cannavaro, Berbatov, Nakamura, Aquilani, Adriano, Necati (harrigarria bada ere Anoetako idoloa iaz; turkiar potolotxoak justu-justu hobeto zuen Lee Chun Soo sinpatikoaren marka, gol bakar bat eginez), Casquero (ez du penaltirik gehiago botako, ala?), Maxwell, Chigrinsky...
Betiko moduan, iradokizunak onartzen dira, nola ez. Eskerrik beroenak Jürgen&Herrman bikoteari, zerrenda osatzeko emandako laguntzagatik.
2009/12/01 14:53:02.896 GMT+1
Leo Messi eta Meloia
Nork: edu mendibil.2009/12/01 14:53:02.896 GMT+1
Etiketak:
leomessi
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...">Del Piero botatzen ditut faltan. Del Piero, Juventuseko golegilerik handiena bilakatu delako eta klasea soberan duelako, beste barik.Zilarrezko Meloirako aurtengo hautagaiak izateko beste hauek batu ditut, glory hunter...
Erreferentzia: Zirrar... Zilarrezko Meloia! - Mathiasen kopilotua 2010/11/03 10:08:36.563 GMT+1
Erantzunak
Nik neuk Rocky Batistei emungo neuskixo.
Nork: Steven Seagal.2009/12/01 16:55:19.808 GMT+1
Nork: jabo irureta.2009/12/01 22:18:47.763 GMT+1