Krisi finantzieroari zelan demontre aurre egiten asmatzeko burua kantsatzen dihardute aspaldian aditu, gobernante eta kontragobernanteek. Ekonomia ez diren beste gai batzutarako ere horrenbeste neke eta ahalegin bideratuko balituzte hobe biziko ginateke han, hemen eta Constantinoplan.
Kontuak kontu, oso hurbilean jo gaitu oraingoan ditxosozko krisiak, crack-ak edo katakrakak. Zer egin? Nola gainditu momentu historiko, histeriko eta beltz hau?
Laster, Durangoko azokara agian, autoayuda-ko liburu horiek helduko zaizkigu. Jakinekoa da krisialditan beti egoten direla egoerari etekina ateratzen dakitenak... Beraz, hor ibiliko dira hainbat egile eta gaizkile euren ustezko best-sellerrei azken ukituak ematen: Broker euskaldun baten memoriak edo Paradisu fiskal berriak.
Goi mailako buruhausteak ez ditugunontzat bestelako neurriak, espekulaziorik gabeko erabaki terrenalak hartzea izan daiteke momentuko irtenbidea: jatetxeak ahaztu eta elkarte gastronomikoetan kantuan jardutea; mobila galdu eta aurrez aurreko berriketa berreskuratzea; telebista itzali eta kandelaren laguntzaz ahaztutako liburu hura irakurtzea; Naturgasen baja eman eta mantatxo goxo batekin oraindik goxoago lo egitea, konpainia onean bada hobe... Ekaitzaren ondoren etorriko da barealdia. Bien bitartean, Forrest Gump moduan korrika egitera, krisialdia baretu arte.
(Etxeko lehiotik, Asteleheneko Goienkaria)
2008/10/13 10:09:32.623 GMT+2
Krisiari aurre egiteko formula magikoa
Nork: edu mendibil.2008/10/13 10:09:32.623 GMT+2
Etiketak:
durangokoazoka
forrestgump
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat