Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/26 16:03:58.383 GMT+1

Kontuz! Danger! Peligrosísimo!

Tabakoa erosteko makina erabili ahal izateko tabernariak botoitxoari eman behar dio aurretik; elikagaiak maneiatzeko ez dakit zenbat baimen beharrezkoak diren; autoa hartuz gero hobe duzue lege lehorra zintzo jarraitzea…

Eta gasolinarekin, zer? Orain kutxa automatikoen estilora bete daiteke autoko depositua zenbait tokitan. Ez du ematen segurtasun baldintza minimoak betetzen direnik norberak mangera erabili ahal duenean. Neurona gaizto batek menperatuko baligu eta Texaseko sarraskitzailearena egingo bagenu? Ez noa ideiak ematera baina… nor litzateke horren erantzulea kasu horretan? Errazegia gerta daiteke hondamendiren bat gertatzea, baina ez da txintik entzuten horren inguruan. Gasolina ondo kobratzearekin nahikoa dute antza.

Nork: edu mendibil.2007/01/26 16:03:58.383 GMT+1
Etiketak: gasolindegiak zerbitzuautomatikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak