2009/11/05 17:41:05.284 GMT+1
Komuneko argazki zinematografikoa
Euskal Filmotekako zuzendari izandako Peio Aldazabal erretiratu dela-eta, hainbat elkarrizketa egin dizkiote egunotan, telebistan zein prentsan. Horietako baten, gogoratzen du nola Zinemaldiko zuzendaritza hartu zuen urte baterako, 1990ean. Hasieratik giro nahasia sufritu behar izan zuela, eta askotan zurrumurru gaiztoak eta bestelakoak Zinemalditik barrutik sortu zirela esaten/salatzen du Aldazabalek. Hori gutxi balitz, Zinemaldiko epaimahaiak buruhauste ugari eman zizkion urte hartan. Jose Luis Borau zen epaimahaiko presidentea eta hasiera baten Urrezko Maskorra ez ematea erabaki zutela esan omen zion Borauk Aldazabali. Azkenik, Montxo Armendarizen Las cartas de Alou filmak eraman zuen Urrezko Maskorra eta Coen anaien Muerte entre las flores sari nagusirik gabe geratu zen. 48 ordu lo egiteke eman zuela dio Aldazabalek. Orduko epaimahaiaren argazkiarekin topo egin nuen aurrekoan, Astoria hoteleko kafetegi zinematografikoan. Non eta komunean, erdi ezkutuan dago aipatutako argazkia. Merezitako zigorra gaizkileendako.
Nork: edu mendibil.2009/11/05 17:41:05.284 GMT+1
Etiketak:
peioaldazabal
lascartasdealou
montxoarmendariz
millerscrossing
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat