Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/15 09:17:17.807 GMT+1

Kind of Blue

Gabonen amaiera arrazoi nagusi bategatik gustuko dut, era guztietako bildumagarrien promozioak hasten direlako hain zuzen. Gehienetan lehen zenbakia izaten da erakargarriena, benetako pagotxa, eta zalantza dut hortik aurrerakoak, agindutako guztiak ateratzera heltzen diren argitaletxeak. Ziurrenik, hurrengo urtera arte zain jarraituko dute nonbait baztertutako faszikulu, liburu, disko, txotxongilo eta abarrek. Edozelan ere, horrelako promozioetan inoiz ez naiz iritsi bukaerara arte, pista galtzen diet segituan.
 
Telebistan iragarkia ikusi eta kioskora korrika joan nintzen atzo, Miles Davisen Kind of Blue diskoa eskuratzera. Ez nuen gogoratzen noiz erosi nuen azken biniloa eta sentsazio atsegina izan zen hura eskuartean izatea. Laletxe! Ia-ia ahaztuta neukan zein dotoreak diren karpetak eta biniloak! Hori gutxi balitz, gazteago sentitzen nintzen kalean, diskoa besapean nuela, institutu garaian bezalaxe. Orain, irrikaz nago binilo berria entzuteko baina gurasoen etxera joan behar horretarako. Norbaiti disko-jogailua piezaka edo faszikuluka saltzea bururatzen zaion arte behinik behin…

Nork: edu mendibil.2010/01/15 09:17:17.807 GMT+1
Etiketak: milesdavis kindofblue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak