Urtarrilean bi urte beteko dira tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zenetik. Bazirudien ke arteko egunak bukatu egingo zirela edo, gutxienez, erretzaileendako gune bereziak ondo mugatuko zituztela han eta hemen. Baina neurri handi batean ez da holakorik gertatu, gure inguruan behinik behin. Ustez erretzea debekatua dagoen hainbat tokitan jendeak lasai asko erretzen du oraindik. Domekan, esaterako, Astelenan izan ginen eta zer zen hura, laletxe! Barriola... eta behe lainoa nagusi Eibarko pilotalekuan.
Antza, Europako beste zenbait herrialdetan zorrotzago jokatu dute legea aplikatzeko orduan, baina hemen nahasmena da nagusi, eta inork ez du erantzukizuna hartzen (bitartean, Alderdien Legea bezalako zentzugabekeriarekin galtzen ditugu indarrak eta denbora).
Erretzen ez dugunok lehengo antzera jarraitzen dugu. Panorama beltz honen aurrean, gure alkate Agurne Barrusok ikasbide ona ematen digu: Bergarako udaletxe kanpoaldean ikusi izan dut behin baino gehiagotan Agurne zigarroa erretzen. Ziur naiz momentu bizioso horiek aproposak direla gauzak argitzeko eta erabakiak hartzeko. Batzutan ez dago txarto gure agintarien jokabidea jarraitzea.
(Usteak uste, Goienkaria)
2007/11/09 11:01:51.338 GMT+1
Keak eraman zuen legea
Nork: edu mendibil.2007/11/09 11:01:51.338 GMT+1
Etiketak:
abelbarriola
astelenapilotalekua
alderdienlegea
agurnebarruso
tabakoarenaurkakolegea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat