Mutikotan ikusten genuen Fama telesaileko irakasle hark zera esaten zien dantza akademiako bere ikasleei: "Famak kostu handia du, eta hemen izerdi egitea zer den ikasiko duzue". Revival sasoi honetan, 25 urte geroago, Fama ¡a bailar! lehiaketa iritsi zaigu.
Fama (laburra bada ere) lortzea merkeagoa da gaur; ikusi besterik ez dago reality eta bestelako lehiaketetan ateratzeko gertu dagoen jende mordoa. Pagotxa ona kateendako; ordu dezente betetzen dituzte casting-ekin. Fama-n 20 gazte ari dira lehian astelehenetik. Paula Vazquezek aurkeztuta, Victor Ullate (junior) da akademiako zuzendaria. Berarekin batera, Rafa funky irakaslea, Marbelys liraina (lirikoarena), Sergio (street dance) eta Lola ikasketa burua (eratsua ematen du, baina dantzan hasi eta aho zabalik utzi gintuen martitzenean). Bikoteka banatuta, hasi dira lehiakideen negarrak eta sufrimenduak, betiko moduan. Feelinga izatea da kontua; Sergiok Lorenari eta Marcosi: “Zelan doa zuen feelinga?”. Eta Lorenak (aurretik bikotearekin eztabaidan agertu eta gero): "Rollo happyago bat lantzen saiatu gara...". Rafak, berriz, zera bota zion Susana potolotxoari : "Fan-tas-ti-ko-a zara! Rollito onarekin bi kilo kenduko ditugu...". Ez da errezeta txarra Gabonen osterako.
(Telebegi, Goienkaria)
2008/01/11 09:27:21.758 GMT+1
Izerditan blai famaren bila
Nork: edu mendibil.2008/01/11 09:27:21.758 GMT+1
Etiketak:
paulavazquez
debbieallen
victorullateroche
cuatro
fama¡abailar
fame
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: mai.2008/01/11 11:23:54.334 GMT+1
Ondo-ondo segi eta eutsi dantza egiteko gogoari.
Nork: edu.2008/01/19 20:37:54.164 GMT+1