Bidaia lagun atsegina da Jesus Calleja alpinista. Gustura ikusten dut haren Desafío extremo. Mundu osoko txoko zoragarriak erakutsi dizkigu jadanik. Manuel Larramendi, Maria March... eta Emilio Valdés kameralari ezkutuaren laguntzaz, iazko apirilean Ipar polora egin zuen bidaia eman zuten domekan. Tonu didaktikoa (masa polarraren jitoaren fenomenoa) eta lagun arteko bidaien izpiritua primeran uztartzen ditu Callejak, umorez zipriztindutako komentariorekin eta grafismoa ederto erabilita. Musikaz lagunduta, Ipar poloko paisaia izoztuan hartutako irudi zoragarriak eskaini zizkiguten domekan. Kamerarekin benetan trebea da Calleja, ez bakarrik irudi ikusgarriak hartzen; -35 ºC-ko tenperaturarekin gauza izan zen bere burua grabatzeko, kanpin dendatik hurbil kaka egiten zuela.
Nahikoa sufritu ondoren, heldu ziren bai Ipar poloraino Calleja eta konpainia. Larramendik esan zuenez, hara heldu zarela jakiteko modu bakarra GPSa erabiltzea da. Eta hantxe bertan, Ipar poloraino helikopteroz joandako errusiar aberats talde batekin elkartu ziren. Leongo txorizoa eta kabiarra partekatu zituzten, Video killed the radio star abestia entzuten zela… Eta nork akabatu zituen ba garai bateko esploratzaileak?
(Telebegi, Goienkaria)
PS. Stefan Zweig idazleak garai bateko zenbait esploratzaileren berri eman zuen Momentos estelares de la humanidad liburu zoragarrian. Istorio hunkigarrienetakoa Scott kapitainak 1912an Hego polora egindako espedizioarena da.
2009/04/08 09:31:56.024 GMT+2
Ipar poloan Callejarekin
Nork: edu mendibil.2009/04/08 09:31:56.024 GMT+2
Etiketak:
jesuscalleja
emiliovaldes
videokilledtheradiostar
mariamarch
momentosestelaresdelahumanidad
stefanzweig
manuellarramendi
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: mai.2009/04/08 11:49:39.569 GMT+2
Aipatzen dozun reportaje horretan flipau in neban jubilau aberatsekin. Ez dakit zenbat mila euro pagau eta, ala! Abionetan ipar poloraino! Han argazkixa etara, zelako hotza eitten daben esan eta buelta! Hori da hori abenturia!
Nork: Uxo.2009/04/08 12:46:15.088 GMT+2