Nire beste debilidadetako bat: lagunen edo bestelakoen etxean sartuz gero, apaletan dauden liburuei botatzen diet begia. Gauza bera autobus geltokian, hondartzan edo trenean. Gustatzen zait jakitea jendea zer ari den irakurtzen. Bai, aitortzen dut voyeur bibliofiloa naizela. Aurreko astean Barakaldoko Ikean egon nintzen eta hango altzari dotore, osagarri moderno eta gadget ederrei ez ezik, logela eta egongeletan zeuden liburuei erreparatu nien. Gauza bat deigarria egin zitzaidan: Stephen Fry aktoreak idatzitako Flodhästen liburuaren kopia mordoa zegoen Barakaldon. Gainerako Ikeako sukurtsuletan gauza bera errepikatuz gero, Stieg Larsson berari aurrea hartuko zion aktore ingelesak dagoeneko. Trilogia arrakastatsuan Ikeari egiten dion publizitatea ezer gutxirako balio izan dio Larssoni.
2009/10/06 14:14:22.534 GMT+2
Ikeako best-sellerra
Nork: edu mendibil.2009/10/06 14:14:22.534 GMT+2
Etiketak:
ikeabarakaldo
flodhästen
stephenfry
stieglarsson
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...uimos consejos, trazamos mapas del tesoro, compartimos descubrimientos. Tortillista bat izanik, neuk ere konpartituko dut nire beste debilidadetako bat: Erreferentzia: Tortilla perfektua - Mathiasen kopilotua 2011/01/26 09:44:19.302 GMT+1
Idatzi artikulu bat