Nire beste debilidadetako bat aitortuko dut: ¡Hola! aldizkaria. Sorpresa ona hartu nuen aurrekoan Oñatiko Zubikoa kiroldegiko tabernan; periodiko tristeen ondoan, han zeukaten ¡Hola! aldizkari distiratsua. Bai, nire bizio ezkutuetako bat da ¡Hola! irakurtzea, ile-apaindegian, medikuaren kontsultan edo etxean, amari lapurtzen diodanean. Errebisteroan nire begiek ¡Hola!-ra jotzen dute nahitanahiez.
Azken alean (3.322 zenbakia) Angel Schleserren kamiseta chic bat oparitzen zuten. Baina onena, bertan etortzen diren etxe dotoreak, famosoei eskainitako erreportajeak, Grimalditarren gorabeherak, aspaldiko sekzioak (Mundo singular eta beste hainbat) eta argazkiak dira. Gainera, di-da baten irakurtzen da. Santuak ikustearekin eta titularrak eta argazki oinak irakurtzearekin nahikoa daukazu, bai horixe! Gainera, hain graziosoak izaten dira batzutan…
Aipatutako alean ezagutzen ez nuen dama salau bat azaltzen da, bere etxe rococoa erakusten, El palacio tirolés de Clelia y Dino Tabacchi 'el rey de las gafas' izenburuko erreportajean, eta hainbat perla botatzen ditu:
Estas casas tan enormes requieren mucho trabajo, la nuestra tiene muchísimas habitaciones y hace falta un trabajo titánico.
(Hori bai, sekula ez da inor aterako ¡Hola!-n erratza pasatzen edo komunak garbitzen. Erabiliko dituzte?)
Me gusta el azul en todos sus tonos. Hasta nuestro yate se llama Blue Eyes (Ojos Azules) por el color de los ojos de mi marido.
Edo aldizkariaren filosofia argi adierazten duten honako hauek:
A veces sucede que conozco a españoles que luego veo en ¡Hola! Ese es el caso de Fernando Fernández-Tapias, con su yate Nufer, que siempre está en Ibiza cerca del nuestro. Es muy divertido reconocerlos.
Hace dieciséis años que leo ¡Hola!, y leyéndola, he tomado cariño a una serie de personajes de la vida española que casi se podría decir que me hacen compañía, y a los que yo acompaño a lo largo de su vida.
Momentu dibertigarriak eta glamourrez beteak eskaintzen ditu ¡Hola!-k, albiste pozgarriak tartean: El abuelo de doña Letizia, plenamente recuperado: "¡Estoy hecho un torero!". Deigarria egiten zaidan gauzetako bat zera da: zuri-beltzean etortzen diren lau orritxoak. Aldizkari osoa koloretan izanik, lau orrialde besterik ez dituzte zuri-beltzean ateratzen: Reunión de damas de la sociedad barcelonesa, Boda Guillén García-Alcón-Tapia Jiménez De Santos eta horrelakoak. Ordaindu egingo dute familia horiek hor azaltzeagatik? Tristea izan behar du behin ¡Hola!-n aterako eta zuri-beltzean izan behar. En fin.
2008/04/04 09:53:46.113 GMT+2
¡Hola!
Nork: edu mendibil.2008/04/04 09:53:46.113 GMT+2
Etiketak:
zubikoakiroldegia
angelschleser
¡hola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
Errenferentziak:
...a href="http://goiena.net/blogak/edu/">Mathiasen kopilotua abenturak eta desbenturak 2008/07/24 08:20:45.640 GMT+2 Uretara! Nire beste debilidadetako bat: igerilekuak. Piszinikola izan naiz betitik, eta heldu da por fin! b...
Erreferentzia: Uretara! - Mathiasen kopilotua 2008/08/07 17:10:35.249 GMT+2
...tsonaiarik maltzurrenak ere itzuliko dira. Agian hobe izango da horrela. Izan ere, ezin dut imaginatu Crispín ezkonduta eta seme-alabekin... ¡Hola! baino mamitsuago omen dator El último combate. Ezin dut gehiago itxaron. Banoa kioskora korrika...
Erreferentzia: Sigriden heriotza - Mathiasen kopilotua 2010/05/20 19:25:18.358 GMT+2
Idatzi artikulu bat