Badira azalarekin edo tituluarekin harrapatzen zaituzten liburuak. Izenburua Historias de Nueva York bezain erakargarria bada, azala zoragarria… eta egilea Enric Gonzalez kazetaria, zaila da liburua erosteko tentazioari eustea.
Azkenaldian Italiatik bidaltzen dituen Historias del calcio kronika bitxiekin (azkena, hauxe) txoratuta nauka Enric Gonzalezek. Historias de Nueva York liburu berezia da baita, Nueva Yorkeko kontu xelebreak dakartzana, Enric Gonzalezen ohiko estiloan: etxe orratzak egin zireneko istorioak, egilearen tokirik kuttunenak Nueva Yorken El País egunkariko korrespontsal egon zeneko garaian, who was who hirian, berarekin batera kazetari lanetan ibilitakoekin zuen harremana, kirol kontuak (Inter edo Mets bezalako talde galtzaileen jarraitzailea da Gonzalez, eta gustuko dut hori: "Uno puede optar por la vía fácil, es decir, el éxito, la mayoría y la soberbia, con lo cual se encasqueta la gorra de los Yankees y asunto resuelto. O puede optar por el fracaso, el sufrimiento y la más débil de las esperanzas, y se suma, como yo, a la famélica legión de los Mets. Cuestión de gustos") eta bestelako oroitzapenak. Erraz irakurtzen da liburua, eta Nueva Yorkera bisitan doanarentzat primerako gida izan daiteke. Tonu gazi-gozoa dauka liburuak, eta badira kazetari lanaren gaineko hausnarketak tartean:
Para disfrutar del oficio de periodista conviene ser joven y un poco inconsciente, como para enamorarse o firmar una hipoteca. El envejecimiento trae consigo la duda, el cinismo y la decepción. Se trabaja igual, quizá mejor, pero todo es menos divertido. Una buena descripción de ese proceso la hizo Dino Buzzati en El desierto de los tártaros.
Behin baino gehiagotan gomendatu didate El desierto de los tártaros. 2007an irakurriko dudan liburuetako bat izango da (Olentzerori eskatu diot). Bien bitartean, ondo-ondo pasa Gabonetan eta urte berri on! txoko honetan kukuren bat egin duzuen guztioi.
2006/12/21 18:49:08.136 GMT+1
Historias de Nueva York
Nork: edu mendibil.2006/12/21 18:49:08.136 GMT+1
Etiketak:
mets
dinobuzzati
inter
enricgonzalez
nuevayork
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...bestera jauzi egitea atsegin du gehien, zerbait interesgarri aurkituko duelakoan. Inozoak gu! Aurrekoan esaldi gogoangarri bat irakurri nion Enric Gonzalez kuttunekoari: zorionekoak kirol emanaldiak gustuko ez dituztenak; erretiratue...
Erreferentzia: Telesiestak - Mathiasen kopilotua 2008/06/06 09:50:50.407 GMT+2
Idatzi artikulu bat