Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/21 14:02:52.995 GMT+2

Hermida ilargian

Ilargia lurraren inguruan biratzen den moduan, Jesus Hermida telebistan azaltzen den bakoitzean haren inguruan biratzen dira gonbidatuak. Horixe gertatu zen asteleheneko Regreso a la luna saioan. Jesus Hermida Cabo Cañaveralen zegoen 1969ko uztailaren 20an, Armstrongek eta Aldrinek ilargia zapaldu zuteneko une historiko hartan. Eta horrexegatik bera ere telebistaren historiara pasa da. AEBetan lan bera egin zuen Walter Cronkite kazetari ezaguna (Hermidaren ereduetako bat izan omen zena) justu 40. urteurrenaren bezperatan zendu zen.

Gonbidatu mordo bat eraman zituen Hermidak astelehenean, gazteek dekoratu lana baino egin ez zuten arren. Aurpegi ezagunek uztaileko gau hartako oroitzapenak ekarri zituzten gogora eta ezer gutxi gehiago..., elkarri botatako loreak baino. Anne Igartiburu, esaterako, 1969an jaiotakoa da eta ez zeukan gauza handirik esateko. Platoan zeuden guztiak TVEkoak ziren, eta ilargia aitzaki hartuta, beste ezer baino gehiago promozio saioa zirudien atzokoak. Zalantza batekin geratuko ziren ikusle asko eta asko: Armstrong ala Hermida izan zen ilargira iritsi zen lehena?

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2009/07/21 14:02:52.995 GMT+2
Etiketak: waltercronkite armstrong regresoalaluna nasa anneigartiburu jesushermida aldrin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak