Martxelo Otamendik sari baterako proposatu nau gaurko Berrian. Ez dut uste hainbesterako denik, gizon… Meritu bakarra, zera: Richard Gere aktoreari domekan, Kursaaleko prentsaurrekoan, euskaraz egin zioten galdera bakarra neuk egitea. Hainbat lagunek galdetu didate ea zer demontre galdetu nion Gereri… Glamourraren tiroia izango ote! Galdera hantxe geratu zen. Horra hor Richard Gereri bota ez nizkion beste hamaika galdera. Taxuzkoak diren ala ez zuek erabaki…
Gere jauna, ispiluak zer esaten dizu ba goizetan?
Budismoak eta zure begiradaren argitasunak zerikusirik daukate?
Dalai Lamak zugandik zeloak dauzka?
Pantailan bada ere, Gong Li aktore txinatar ederrarekin affaire bat izateko gertu egongo zinateke?
Cindyrekin gertatutakoaren ostean, bikote perfektua ezinezkoa al da?
Zure ingurukoentzat, non datza zure barruko edertasuna?
Etxean, egunero, galai-papera jokatzea nekagarria da?
Desioak sufrimendua dakarrela zioen Budak. Konturatzen zara zenbaterainoko sufrimendua eragiten duzun?
Zergatik ez zenuen domekan Aitana musukatu Indiako aktore hura moduan?
Ziur naiz gure amak zureak baino aldi gehiagotan ikusi duela Pretty woman. Apustu egingo dugu, ala?
Zure moduko American gigolo bati erretiratzeko ordua heltzen zaio inoiz?
Thank you, Mister Gere. Eskerrik asko, Martxelo.
2007/09/25 19:27:17.790 GMT+2
Hamaika galdera Richard Gereri
Nork: edu mendibil.2007/09/25 19:27:17.790 GMT+2
Etiketak:
gongli
berria
americangigolo
dalailama
cindycrawford
aitanasanchez-gijon
richardgere
martxelootamendi
prettywoman
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Galdera horren erantzuna ezagutzia gustako jaten bada. Ointxe puntuan entzun dot-eta R.Euskadin zela 90 urteko amama batek Gere besarkatzeko aukera izan zeban, hil aurretik horixe egin nahi zuela-eta. Amama argixa, gero!
Dana dala, Edu: zein izan da "(taxuzko) galdera euskaraz"? Kuriosidadez, besteik ez!
Nork: Desplazatua.2007/09/25 20:28:26.141 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Seguru nik zure amak baño gehixaotan ikusi dotela! Hain da erromantikua...!! priri uoman, uokin daun destrit! priri uoman!
Nork: Uxo.2007/09/26 10:27:01.938 GMT+2
Edu, esan baina egia, gertutik ikusita guapoa da, bai ala ez?
Nork: .2007/09/26 15:59:37.880 GMT+2
Aurreko mezua sinatzea ahaztu!
Nork: Elena.2007/09/26 16:07:06.681 GMT+2
www.goiena.net/blogak/elena
Marijo, Gerenabarrenak ez zidan aparteko titularrik eskaini eta galdera han geretu zen...
Uso, gure ama bezala, telebistan botatzen duten bakoitzean ikusten duzu, Pretty woman, ala? Enpate orduan.
Eta bai, Elena, ondo kontserbatzen da tipua... Sekretua zein izango den ez dakit. Hori galdetzea ahaztu!
Edozein modutan, kontuz gero Gereren musuekin! Lehengo astean Shilpa Shettym aktore indiarra atxilotu zuten Gerek eman zion musu harengatik. Gizajoa… Ea Richardek zintzo jokatzen duen eta agerian uzten benetan jatorra dela, Shilpa printzesa askatuz...
Musu bana hiruroi eta ondo-ondo segi.
Nork: edu.2007/10/05 11:55:21.039 GMT+2