Gregorio Gálvez Herri Irratiko esatari mitikoari egindako elkarrizketa zekarren atzo El Diario Vasco egunkariak. Bai, ni ere potrotaraino nago 'mitiko' hitzaren gehiegizko erabilpenaz, baina Gregoriok merezi ez badu..., adios! Ohera joan aurretik irakurri nituen Gregoriok esandakoak, gustura, irribarrea ezpainetan. Eta ze ona testuari laguntzen dion argazkia! Joan dira bai, isilean, Herri Irratiko esatari asko eta asko. Haien hainbat irratsaioren zapore goxoa utzi zidan Ricardo Aldarondok Gregorio Galvezi egindako elkarrizketa. Izan direnei eta Onda Vascan izaten jarraitzen dutenei, eskerrik beroenak eta zorte on! Eta gora Gregorio bezalako punkiak!
2010/06/03 16:02:17.792 GMT+2
Gregorio Gálvez
Nork: edu mendibil.2010/06/03 16:02:17.792 GMT+2
Etiketak:
gregoriogalvez
ricardoaldarondo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat