Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/30 13:07:47.891 GMT+1

God save the Premier!

Zenbaitetan sufrimendu hutsa da futbol partidu bat telebistatik jarraitzea, Espainiako ligan behinik behin. Jokoa zoragarria ala eskasa izan, esatarien komentarioak, negargarriak gehienetan (Andres Montes eta konpainia dira adibiderik garbiena, La Sextan). Canal Satélite Digitalek giroko soinuarekin, inolako berriketarik gabe partiduak jarraitzeko aukera eskaintzen du: zaleen animuak, entrenatzaileen deiadarrak, epailearen txilibitua, baloiari ostikadaren hotsa edo jokalarien oihuak (kontrarioak baloiarekin asmatzen ez duenean) besterik ez. Zartateko on batek sarearen kontra ateratzen duen zarata aparta da, zoragarria. Marcello Lippi Italiako hautatzailea horrelako erretransmisioen zalea omen da. Ez da aukera txarra, dagoena ikusita.

Edozein modutan, tartean badira komentarista onak. Aspaldian TVE2an eta Teledeporten Jose Manuel Diazek eta Marcelino Elenak egindako lanarekin gozatu dut. Bikote ona osatzen zuten. Atzoko Manchester United-Middlesbourgh partidua izan zen Marcelinoren azkena, asturiarra agurtu egin zen-eta. Bejondeiola! Ingalaterrako taldeen kontu bitxiak, analisia, umorea, hitz jario ona eta neurrikoa, jakinduria eta patxada ekarri dizkigu Sporting, Mallorca eta Newcastle taldeetako jokalari ohiak. Laster arte Marcelino… & God save the Premier!

Nork: edu mendibil.2008/12/30 13:07:47.891 GMT+1
Etiketak: newcastleunited premierleague marcelinoelena teledeporte mallorca marcellolippi josemanueldiaz sporting | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak