Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/06 10:07:43.893 GMT+2

Gertuko familia bat

Tarteka ikusi arren, Simpsondarren gorabeheren berri izaten dut lagun ba(r)ti esker: bizitzako edozein gertakariren aurrean, haien pasadizoren bat ekartzen du gogora, barre artean. Zenbait kapitulu horrenbeste aldiz errepikatu ostean, elkarrizketak buruz dakizki honezkero. Garai bateko filosofoen lekua hartu dute Homerrek-eta lagunarengan. Ez da lezio txarra.

Marrazki bizidunetan aro berri bat inauguratu zuen telesailak 18. denboraldia bete du dagoeneko. Marrazki zoragarriak, gidoi garratzak, errealitateari eta fikzioari erreferentzia etengabeak, pertsonaia gogoangarriak (zaila da gero bakarrarekin geratzea!) edo hainbat taburen (familiarena tartean) errebisio maltzurra dira telesailaren markak. Gaur, benetan famatua izatera iristeko Paris Hiltonekin ez, Simpsondarren kapituluren baten irten beharra dago. Euskaldunik aterako da inoiz? Nor izango da lehena? Martin Zabaletaren lorpenaren parekoa litzateke. Moeren tabernan apustuak egin daitezke.

Bien bitartean, gorriz markatuta daukat uztailaren 27a, egun horretan estreinatzen delako Los Simpsons: la película... eta oporrak hartzen ditugulako baita.

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2007/07/06 10:07:43.893 GMT+2
Etiketak: homer lossimpsons lapelicula thesimpsons parishilton martinzabaleta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak