Oporraldi luze baten ondoren, bidaien gaineko Dutifrí saioarekin itzuli da Javier Sarda. Futboleko izarren pareko pribilegioen jabe, edozer gauza egiteko estatusa lortu du Sardak. Marteko giro nahasia atzean utzita, erretiro lasai baterako moduko saioa dauka orain. Gauetan berak utzitako lekua Buenafuentek eta Eva Hachek betetzen dihardute aspaldi. Lehen Sardarendako lekua bakarrik zegoela zirudien (bidean geratu ziren hainbat lehiakide), baina Andreuk & Evak euren ikusleak izatea lortu dute. Bakarrizketa egile bikainak, biek ere kolaboratzaile onak dituzte alboan.
Bien bitartean, Ipar Irlandako eredua eta alderdien legearen gaineko eztabaidak nagusi asteazken gauean: Firin faran, 59 segundos, Politícamente incorrecto... Boxeo izarrak bailiran, Josean Izarra eta Martin Garitano kazetariek De Juanaren paseoen inguruko eztabaidarekin amaitu zuten ETB-2ko saioa. Ordu horretan aspaldiko trikiti-piezen lehiaketa bat errepikatzen ari ziren ETB-1ean, txapeldunek 20.000 duro irabazten zituztenekoa. Antza, Estepan Aldamizen hutsunea betetzea ez da hain erraza.
(Goienkaria, Telebegi)
2007/05/11 10:01:42.690 GMT+2
Gautxoriendako saioak
Nork: edu mendibil.2007/05/11 10:01:42.690 GMT+2
Etiketak:
59segundos
javiersarda
martingaritano
andreubuenafuente
firinfaran
evahache
joseanizarra
politicamenteincorrecto
dutifri
estepanaldamiz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat