Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/03 09:09:02.234 GMT+1

Gatza eta piperra

Anna Gavaldaren La sal de la vida liburua oparitu nion arrebari udan. Egia esan, itxura ona hartu nion liburuari, bereziki han gantxo modura esaten ziren esaldi ponposoak irakurri eta gero: un relato alegre, lleno de sonrisas... en sus páginas, chispeantes y espontáneas... una bocanada de aire primaveral, una copa de champán de burbujas ligeras... bla bla bla... Liburuak ez dit grazia handirik egin; antza, barrea eragitea da liburuaren helburuetako bat, baina frantsesek umorerik badaukate, ala? Liburuko gauzarik onena musika da. Zelan daiteke baina? Bai, ba... Protagonistetako batek Galance arrebari oparia egiten dio liburuaren bukaeran, Galance negar malkoetaraino hunkitzen duten abestiekin. 30 kantu inguru aipatzen dira, tartean zazpi perla hauek:

My funny Valentine
, Angela McCluskey

Day is done, Nick Drake

Amado mío, Rita Hayworth

Comptine d'un autre été
, Yann Tiersen

Love or leave me, Nina Simone

I will survive
, Musica Nuda

Girls just want to have fun, Cyndi Lauper

Esandakoa: liburuko gatza eta piperra, hitzak baino, musika.

Nork: edu mendibil.2010/12/03 09:09:02.234 GMT+1
Etiketak: yanntiersen lasaldelavida annagavalda cyndilauper ninasimone musicanuda ritahayworth nickdrake angelamccluskey | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...tos, E, La sal de la vida eta Erreferentzia: Liburu on! - Mathiasen kopilotua 2010/12/17 12:07:53.539 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak