Aurreko eguaztenean, aspaldiko partez, Pesako autobusa hartu nuen Donostiatik Bergarara etortzeko. 7,35 euro kobratu zidaten bidaia. Urte batzuk igaro dira pezetatan ordaintzen genuenetik baina garraio publikoa merkeagoa zela pentsatzen nuen. Euroaren kalte kolateralak omen. Edozein modutan, trenean bidaiatzea merkeagoa da: Zumarragatik Donostiarako bidaiak, esaterako, 2,90 euro balio du. Bidaia erosoagoa da gainera. Baina, zoritxarrez, Debagoienean trena kendu ziguten orain dela 40 urte eta dagoenarekin konformatu behar.
Autobus tarifen harira, erretiratu-aktibo batzurekin topo egin nuen eguaztenean bertan odol emaileetan, Bergaran, eta kexu ziren Bizkaian askoz ere deskontu hobeak dituztelako. Eibartik Bilbora joan-etorria esaterako, euro bat besterik ez dute ordaintzen nagusiek. Deskontu eta zerbitzu hobeak omen dituzte Bizkaibusekin.
Debagoienean badira kexak... Adibidez, Oñatitik askotan esan digute linea gutxi dagoela eta transbordoak egin behar dituztela ordu jakin batzutan kapitalera joateko. Hori gutxi balitz, ostiraleko Goienkaria-n erabiltzaile batzuen eskutitza zetorren: Gasteizeraino egiten duten bidaia askotan zutik egin behar izaten dutela zioten. Arraioa garraioarekin! Diligentziak beste sasoi batekoak zirela uste nuen.
(Etxeko lehiotik, Asteleheneko Goienkaria)
2008/11/10 11:04:49.763 GMT+1
Garraioa, arraioa!
Nork: edu mendibil.2008/11/10 11:04:49.763 GMT+1
Etiketak:
pesa
bizkaibus
renfe
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat