Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/11 09:31:10.855 GMT+2

Futbolmaniak

Futbol sasoi hobeak igartzen ditut faltan, Reala lehen mailan zirenekoak, telebistan saio hobeak ematen zituztenekoak. Estudio estadio aitzindari haren ondotik, 1990eko hamarkadan El día después, Canal Pluseko saio gogoangarri hura etorri zen. Zalantzarik gabe, futbolaren gaineko egin den saiorik onena, ikuspegi ezberdina ekarri zuena. Futbola gustuko ez zuten ikusleak ere erakartzea lortu zuten Michael Robinsonek eta konpainiak, analisia eta umorea uztartuz. Harrezkero etorri diren saioak, ahazteko modukoak. Zaila zeukaten arren, TVEn lortu dute El rondo baino programa txarragoa egitea; Club de fútbol horretan ere zarata da nagusi eta aurrekoan moduan, txisteak, sail ezberdinak eta analisten komentarioak, negargarriak. Loco Gattiren jertse horterak dira gauza deigarri bakarra. 

Ez, ez dira garai onak futbolzaleontzat: La Sextan, Andres Montes; ETB, bigarren mailan; Teledonostin, Tito Irazustaren saio amaigabeak; Antena 3en Territorio Champions sufritu beharra daukagu; Telecinco, missing; eta Cuatron ustezko umorista bikote hori, Los Manolos, auzoko tabernan egongo balira moduan komentarioak egiten dituzten horiek.

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2008/04/11 09:31:10.855 GMT+2
Etiketak: eldiadespues elrondo locogatti andresmontes titoirazusta estudioestadio manucarreño territoriochampions manololama michaelrobinson losmanolos realsociedad clubdefutbol | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zuk proposatutako Andres Montes loturara joan naiz eta hauxe topatu dut "curiosidades" atalean: "Julio Julito "El Juli" Salinas es un ex-furbolista aspañol nacido en el pais vasco en caserío en los bosques del Pais Vasco".

Nork: oihane.2008/04/11 16:37:45.634 GMT+2

Aupa Oihane,

Joder! Julio Salinas horren lotsagarri aurkezten badute, pentsa zer nolako erretransmisioak egiteko kapaz izango diren La Sextakoak... La vida puede ser maravillosa..., o un auténtico suplicio. Todo depende.

Ondo-ondo segi.

Nork: edu.2008/04/16 18:18:09.244 GMT+2
http://goiena.net/blogak/edu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak