Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/16 09:54:42.283 GMT+1

Fellini Donostian

Fellini Donostian dabilela eta, aspaldi nire arrebak oparitu zidan liburu bat irakurtzen nabil. Urtetan zain izan ondoren, ematen du liburuek beraiek deitzen dizutela batzuetan. Halako baten, liburutegiko apaletatik Fellini deika zebilela iruditu zitzaidan: "Psshhhi... Bambinooooooooo!!!". Arrebak blog hau irakurtzen ez duenez, eta oparia jaso nuenetik ia 20 urte igaro direnez, trankil asko esan dezaket: liburuak itxura ona bai, baina eduki aldetik... tira! Biografietan gertatzen den bezala, honek ere Felliniren gaineko kontu bitxi ugari dakar.

Anekdoten artean, John Baxterrek apokrifoa izan daitekeela aitortu arren, ondorengoa mundiala da benetan: Fellinik Las noches de Cabiria filma eskaini omen zion Goffredo Lombardiri eta honek zera erantzun: "Lehenbizi, alferren eta marikoien film bat; jarraian ijito maltzur bat eta emakume tuntun bati buruzkoa; hurrengo iruzurgile batzuk; eta orain, emakume zoro batzuk atera nahi zenituen eta azkenean prostitutak izango direla; zer etorriko da gero?". Eta Fellinik: "Produktoreei buruzko bat".

Esan bezala, Donostian Fellinirekin gozatzeko aukera bikoitza dago orain: alde batetik, San Telmo museoan Felliniri eskainitako erakusketa (guztiz gomendagarria!) eta bestetik, film zikloa eguaztenero Principal antzokian.

Fittipaldi bolidoen, abiaduraren sinonimo bihurtu den moduan, Felliniren izenak zuzenean eramaten gaitu zinemaren mundu magikora. Viva Fellini!!!

Nork: edu mendibil.2011/12/16 09:54:42.283 GMT+1
Etiketak: federicofellini johnbaxter lastrada ivitelloni lenottidicabiria ilbidone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak