Mathiasen kopilotua

M11kel Aranburu
Beti izan dira nire faboritoak bizkarrean 11 zenbakia eraman izan duten jokalariak, txuri-urdinak batez ere, noski: Lopez Ufarte, Alkiza eta, azken urteotan (14 denboraldi!), Mikel Aranburu. Puf! Dena esanda dago atzotik eta esandako guztia ez da nahikoa haren konpromisoa eta ibilbide aparta aitortzeko. Aurten, Kopako desastrearen ondoren eta monsieur Montanierrekin aspertuta, hitza emanda neukan ez nintzela Anoetara itzuliko. Baina aspaldi esanda neukan lagunei-eta, Mikel Aranburu erretiratzen zen egunean, han egongo nintzela, egindako guztia, urtetan eskaini digun joko aparta eta emandako ejenplu bikaina eskertzeko. Pena dut Pardo, Illarramendi, Iñigo Martinez eta abarrek (zaleok barne) erreferente bat galtzen dutelako/dugulako. Kapitainak 425 partidu jokatu ditu Realarekin eta dudarik ez txuri-urdinen historian onenen artean dago, bai behintzat nire ametsetako hamaikakoan. Eta baita nire argazki kutunenetan ere. Tristetzen nau Aranburuk hartutako erabakiak, baina aldi berean pozten naiz handienek beti asmatzen dutelako erretiroa hartzeko orduarekin. Zorionak, Mikel!!!

Jose Maria Zabalza, irundar zinezale amorratua
Pitin txikitako laguna Gurutz Albisuren laguna da eta beraz lagunak gara Gurutz eta biok. Joan den urtean Jose Mari Zabalza. Cine, bohemia y supervivencia
liburu ederra eman zuen argitara Gurutzek. Gustura irakurri nituen
orduan Zabalzaren abenturak eta desbenturak, eta haren film bat edo beste
ikusteko gogoa piztu zitzaidan. Orain, egubakoitzean irekitako Jose Maria Zabalza irundar
zinezale amorratua erakusketarekin batera, Zabalzaren hainbat film ikusteko aukera izango dugu Irunen. Erakusketarako ere lan ona egin du Gurutzek eta material bitxia lortu
du handik eta hemendik: filmen kartelak, Zabalzaren sasoiko zinema aldizkariak, garai bateko eskuko egitarauak, diskoak, VHS
zintak, gidoiak, kritikak edota zentsuraren agiriak,
halako filmaren proiekzio baimena ezeztatzeko gehienetan.

Zabalza nahiko zuzendari desastrea
izan zela antzematen da Gurutzen liburuan, edo behintzat niri hori
iruditu zitzaidan. Oker ez banabil, Zabalza Ed Wood moduko bat izan zela
esaten da liburuko pasarte baten, eta benetan halaxe dirudi, Zabalzaren
azken filmen izenburuei eta emaitzei (zorrak utzi baitzituen han eta hemen) erreparatzen badiegu: Plomo sobre Dallas (1969), La furia del hombre lobo (1970), Bragas calientes (1982) edota La de Troya en el Palmar (1983). Sari bakarra lortu zuen Zabalzak bere ibilbidean zehar, Aberri Eguna 78 dokumental laburrari esker hain zuzen, Zinebin.

Zabalak ofizioa maitatzen zuenik dudarik ez dago. Aukera zuen
bakoitzean, ahal zuen dena egiten zuen filmaketa aurrera ateratzeko eta
nahiko trebea omen zen filmatze orduan; Gurutzek egubakoitzean azaldu zigunez, El retorno de los vampiros (1972)
24 ordutan filmatzeko erronka hartu zuen bere gain. Emaitzak ere halakoak izango ziren hainbat
kasutan... Zineman genero
ezberdinak jorratu zituen (beldurrezkoa, westernak, zine-beltza,
erotikoa...) eta hainbat antzerki lan ere egin zituen Zabalzak: Camerino sin biombo, Las arañas viajan de noche edo Pensión Rosita.

Egubakoitzean erakusketaren inaugurazioan izan nintzen Irunen eta
erdi-txantxetan, Irungo EKT elkartean afaltzen ari ginela, gutxienez
negritaren bat zor niola agindu nion Gurutzi, atzoko DVko kronika hau (bertsio digitalean papereko negritak falta dira) irakurri baino lehen. Zorrak kitatzeko eta Gurutz zoriontzeko, egin duen lan bikaina aitortzearren idatzi dut honako post hau. Chapeau, Gurutz!

Marilyn ustez ez zen Athleticekoa
"Si Marilyn es legendaria, el Athletic también lo es". Olé! Horixe bota zuen herenegun Felix Linaresek bere programan, Mi semana con Marilyn filmaren gainean jardun ondoren (eta Michelle Williamsen gorputzeko atal guztiak ohiko duen voyeur estilo horrekin ondo arakatu ondoren) eta Los vascos conquistan Hollywood
tarteari paso eman aurretik. CSI: NY telesaileko atal batean
Athleticeko bazkide txartel bat ikusten ote zen izan zuten aztergai
jarraian. Ustez katalana zen gorpu batean (susmagarria Athleticekoa izateko, ala?), hildakoaren diru-zorroan, bazkide txartel bat antzematen
zen eta, txuri-urdinez idatzita (susmagarriagoa oraindik, edo?),
Athletic Club hitzak. Azkenean, argitu zuten ez zela Athletic Club Txit eta Chiceko bazkide txartela (zorionez), baizik eta New York Athletic Club
izeneko klub historiko eta ospetsukoa (sinestezina, balentria ona; bilbotarrena baino
aurretik sortutakoa!). Linaresek esan zuenez, makina bat aldiz aipatua
izan dute klub hori zineman, besteak beste Billy Wilderren El apartamento
zoragarrian. Lagunek-eta aspalditik dakiten bezala, Felix Linaresekin gehiegi fidatzen ez naizenez, kasua nire kontura
ikertzen hasita nago, badaezpada. Baliteke Marilyn Athleticekoa izatea, auskalo. Edozelan ere, Euskal Telebistan edozein aitzakia
da ona aspaldi honetan Athleticekin tabarra (baina ez gabarra) emateko
ikusleei... eta Realzale sufrituoi. Kopako finala pasatu bitartean, hobe
izango da telebista aurrean jarri ordez liburu mardul horietako bati
heltzea edo gantxilloa egitea. Ai Jesus!

Urteko Liburua
Aurten irakurritako liburuen artean bereziki hiru nabarmenduko nituzke, hirurak gustura irakurtzen diren pisuzko nobelak, mardulak (liburu
digitalik ez dut dastatu oraindik), azkenera arte gogoz eta aldi berean
penaz (bukatzearren hain zuzen) irensten direnak. Niri dagokidanez
behintzat, Urteko Liburuaren saria ex-aequo hirurentzat.

La fiesta del Chivo (2000). Aspalditik neukan irakurtzeko gogoa eta pazientzia handiarekin nire
zain izan dut etxean urtetan. Azkenik, udaberrian heldu nion,
kasualitatez Trujilloren hilketaren 50. urteurrenean. Beldurgarria
benetan Vargas Llosak kontatzen duen istorioa, lehen orrialdetik
akaberara arte harrapatzen zaituena. Ez nuen ezagutzen Trujilloren
ibilbidea, Galíndezen hilketarengatik zeharka ez bazen ere. 1961ko maiatzaren 30eko Trujilloren kontrako atentatuari buruzko orrialdeak biziki hunkigarriak dira, eta gogorra benetan Uraniak amaieran egiten duen aitorpen modukoa. 2010eko Nobel Saridunaren maisu-lana, zalantzarik ez. Benetan zuzen zebiltzan liburua behin eta berriz gomendatu zidatenak.

Viaje con Clara por Alemania (2010). Bidelagun izan nuen (Clara ez, liburua) udan Alemaniara egindako
bidaia baten. Clara, Alemaniari buruzko gida idazten ari den idazlea eta
Ratón, haren senarra, dira protagonistak eta Ratón bihurriak egiten
duen kontakizuna da haria. Bikote baten harremana ederki islatzen duen
nobela. Bide batez, Alemaniako gida moduan ere erabili daiteke. Fernando Arambururen libururik ez neukan irakurrita eta
egilearen argazkia ikusita, ez nuen uste hain dibertigarria izan
zitekeenik. Narratzailearen hainbat konturengatik berehala identifikatu
nituen Ratón eta Aramburu bera, Javier Cercasen nobeletan gertatu izan
zaidan moduan. Joan den abuztuan bereziki lagungarri gertatu
zitzaizkidan Hanburgon kokatutako pasarteak. Guztiz gomendagarriak.
Liburua zein Hanburgo.

El hombre que amaba a los perros (2009). Liburua irakurtzen nenbilela, Fernando Arambururi zera irakurri nion artikulu batean:
"Raro será que a una obra rica en pensamientos complejos, en datos
históricos, en aciertos formales y hondura humana no la preceda un
sostenido esfuerzo que fácilmente pudo prolongarse por espacio de varios
años". Leonardo Paduraren lana baino adibide hoberik, zaila...
Trostki, haren hiltzaile Ramón Mercader eta Kuba
maisuki gurutzatzen ditu egileak. Utopien hutsegiteen eta gupidaren
gaineko orrialde hunkigarriak daude liburuan eta Iván protagonistaren
belaunaldiaren ametsak zelan zapuztu ziren/zituzten ikustea mingarria
gertatzen da. Trotski hil zuten etxean (goiko argazkian) egon nintzen orain dela urte mordoa eta orain
Asaltar los cielos dokumentala berriro ikusteko gogoa piztu zait. Bere
garaian, aipatutako dokumentala zerrenda hartan gehitzea ahaztu nuen.

Fernando Arambururen liburu ederrean aipatzen den moduan, blam uneak
izan ditzazuela 2012an eta ondo-ondo pasa Gabonak. Besarkada handi bat hona gerturatu
zareten guztioi.

19 de diciembre de 1971
Casale zaharra hil zela 40 urte betetzen dira gaur. Casale zaharrak
ziurrenik El Trinche ikusiko zuen jokatzen noizbait. Casale zaharrak
zortea ekartzen omen zion Central bere bihotzeko taldeari.
Horregatik hain zuzen bahitu zuten El Coloradok, Miguelitok eta haien
lagunek Casale zaharra 1971ko abenduaren 19an. Egun horretan jokatu
zuten Ñulsek eta Centralek, Buenos Aireseko Monumental
estadioan. Centralek irabazi omen zuen, 1-0, eta kanallen garaipena ospatzen heriotza gozoa
izan zuen Casale zaharrak; ¿Qué más quería que morir así ese hombre? ¡Ésa es la manera
de morir para un canalla! Bihotzak huts egin zion Casale zaharrari. 19 de diciembre de 1971 Roberto Fontanarrosa handiak
idatzitako istorio zoragarria da. Inoizko futbol-ipunik onena dela
entzun nion lagun bati aspaldi. Litekeena da laguna zuzen ibiltzea.

(Juan Carlos Rimoldi lagun rosarinoari eskainitako posta)

Fellini Donostian
Fellini Donostian dabilela eta, aspaldi nire arrebak oparitu zidan
liburu bat irakurtzen nabil. Urtetan zain izan ondoren, ematen du
liburuek beraiek deitzen dizutela batzuetan. Halako baten, liburutegiko
apaletatik Fellini deika zebilela iruditu zitzaidan: "Psshhhi...
Bambinooooooooo!!!". Arrebak blog hau irakurtzen ez duenez, eta oparia jaso nuenetik ia 20 urte igaro direnez, trankil asko
esan dezaket: liburuak itxura ona bai, baina eduki aldetik... tira!
Biografietan gertatzen den bezala, honek ere Felliniren gaineko kontu
bitxi ugari dakar.

Anekdoten artean, John Baxterrek apokrifoa izan daitekeela aitortu arren, ondorengoa mundiala da benetan:
Fellinik Las noches de Cabiria filma eskaini omen zion Goffredo
Lombardiri eta honek zera erantzun: "Lehenbizi, alferren eta marikoien film bat;
jarraian ijito maltzur bat eta emakume tuntun bati buruzkoa; hurrengo
iruzurgile batzuk; eta orain, emakume zoro batzuk atera nahi zenituen eta
azkenean prostitutak izango direla; zer etorriko da gero?". Eta
Fellinik: "Produktoreei buruzko bat".

Esan bezala, Donostian Fellinirekin gozatzeko aukera bikoitza dago
orain: alde batetik, San Telmo museoan Felliniri eskainitako erakusketa (guztiz gomendagarria!) eta bestetik, film zikloa eguaztenero
Principal antzokian.

Fittipaldi bolidoen, abiaduraren sinonimo
bihurtu den moduan, Felliniren izenak zuzenean eramaten gaitu zinemaren
mundu magikora. Viva Fellini!!!

Michael Laudrup, Realerako modukua
Michael Laudrup da nire beste debilidadetako bat. Atzo gauean, zapeatzen
nenbilela, hura elkarrizketatzen ari ziren Punto Pelotako pelotek.
Ikaragarri gustatu zitzaizkidan Laudrupen adierazpenak eta baita esateko modua ere. Betitik iruditu zait tipo jatorra, argia, zintzoa,
dotorea. Etxerako modukua esango zuen batek baino gehiagok. Realerako
modukua diot nik. Zin egiten dut: noizbait Realera etorriko balitz,
berriro egingo naiz Realeko bazkide; hori bai, kafre haiengandik ahalik
eta urrunen. Hortxe atzo gaueko elkarrizketa, hainbat zatitan banatuta. Zelaian eta zelaitik
kanpo, chapeau Laudrup.

Montanier, alea jacta est
Beti esan ohi da futboleko atezainak tipo bereziak direla. Haien bakardadea, maniak, penaltyaren aurreko beldurra eta beste hamaika topiko. Zaleen biktimak izateko ere beste edozein jokalari baino boleto gehiago
dituzte, nekez hasten ditugulako atezainen huts nabarmenak. Argi dago jokoa jarraitzeko eta aztertzeko leku pribilegiatuan daudela arqueroak
(Argentinako berba izugarri polita da, ala?) eta defentsari aginduak
emateko orduan ere ez dira kikiltzen; entrenatzailea baino zeresan
gehiago daukate askotan. Hori dela eta, ohikoa izaten da atezaina taldeko kapitaina ere izatea. Nortasun kontua gehienetan. Halere, bitxia bada ere,
gutxi dira entrenatzaile izatera heltzen diren atezainak. Ricardo
Zamora, Marcel Domingo (beharbada emaitza onenak lortu zituen
atezain-entrenatzailea), Iribar, D'Alessandro, García Remón,
Dino Zoff, Walter Zenga, Julen Lopetegui, Abel Resino edo Lavolpe dira
horietako batzuk. Ez dute jokalari bezala egindakoa hobetu eta hor
nonbait dabiltza, aukera berri baten zain zenbait kasutan. Realera
etorritako Montanier entrenatzailea ere atezaina izandakoa da.
Caen, Toulouse eta Nantes taldeetan jokatu zuen, besteak beste. Orain,
Realaren ibilbide eskasa dela eta, kolokan dago frantziarra. Aurrekariak
ez daude bere alde. Erratuta egon nahi nuke, baina... Montanier,
alea jacta est.

Urteko Meloia
Hemen da Zilarrezko Meloiaren VII. ekitaldia. Berlinen
futbol-espioi lanetan daukadan agentearen azken informearen zain, hortxe
aurtengo hautagaien zerrenda: Keirrison (Barçarekin debutatuko du inoiz?), Real Madrileko hirukote germaniko-nibelungoa
(Sahin, Altintop eta Khedira), Drenthe (hobe Alicante aldean azaltzen
ez bada, ezta Benidormeko txiringito baten ere), Parejo (Valencian,
missing), hiru txoritxoak (Chori Domínguez, Chori Castro eta Chori Buru), David Navarro, Altidore, Iban Zubiaurre (munduko fitxaketarik garestienetakoa, norena eta bilbotarrerena, of course: lau denboralditan, lau partida Athleticen), Iñigo Díaz de Cerio (Numanciarekin golik ez oraindik),
Castillo (gainbehera nabarian), Forlán (Urrezko Baloirako hautagaien
artean, zelan?), Fran Mérida (aspaldiko promesa, urtetik urtera husten doana),
Perea (zelan sufritu duen Atleticoko zalegoak harekin!), Juanma
(Osasunatik Atleticora, madrildarrekin ezer egiterik ez dagoela
frogatuz), Raul García (bikain orain Osasunan, Atletico utzi eta gero,
noski), Godín, Van Nistelrooy (han eta hemen horrenbeste gol
sartu eta gero lehortea aurkitu du Malagan), Marchena zikina, Matusalen Rivaldo, Edmilson, Güiza, Φρανθίσκο Γέστε erbesteratua, Camoranesi, Aimar & Saviola (millonarioak garai baten eta nahiko debaluatuta biak gaur Benfican), Fernando
Torres (blue ex-red), Tévez, Roque Santa Cruz (Betisen utzita... eta eserita), Mariga, Realera etorritako ustezko perla hori...

Betiko moduan, edozein ekarpen eskertzen da. Oraingoz, irabazlea erabakiko duen epaimahaian Herrman germanofiloa eta
biok gaude. Epaimahai inconstitucional horretako kide nahi izanez
gero, test txiki bat gainditzea baino ez da behar. Don Balón hil denez (agur eta ohore), Panenka
aldizkariko O zenbakian zetorren test psikologiko-futbol-eroa erabiliko
dugu galbahe gisa, gutxieneko maila bat mantentzearren, baina inoiz ez Punto Pelota saioko goren-mailara iristeko atrebentziaz. Eskatzen dugun mailaren ideia bat izan dezazuen, hauxe da galderetako bat:

Zure lehen futbol oroitzapena, zein?
a- Maradonaren gola Ingalaterrari, "cuando dejó en el camino a tanto inglés".
b- Irrati esatariaren oihua: "¡¡¡Gooooooool en Las Gaunaaaaaaas!!!".
c- Centro Montañés taldeko kamiseta bat, 7 zenbakiarekin.

Esandakoa: Zilarrezko Meloiaren VII. ekitaldian parte hartu nahi duzuenok, idatzi ondoko helbidera eta test osoa bidaliko dizuegu: komandopetaka@hotmail.com

Meloi uzta ondo joan denez, testa betetzen duten lehenbiziko hamarrek meloi bat jasoko dute etxean.

Hitzak eta isiltasuna
Zinemaldian ohi baino gutxiago ibili naiz aurten eta beraz bitan
pentsatu dut zer ikusi. Horrenbeste film egoten da aukeran, eta tartean somnifero ugari egoten denez... Bi kasutan behintzat
bete-betean asmatu dut. Bertsolari dokumentala ikaragarri gustatu
zitzaidan. Momentu benetan ederrak ditu: filmaren hasiera, Miren
Amurizak zinema aretoko ikusleei
zuzendutako bertsoa botatzen duenean; amildegiko irudiak (nire ustez
unerik politena,
aukeratzea zaila izan arren); Zarauzko hondartzakoak, Oteizaren hitzekin
lagunduta, Amuriza uretan sirenatxoa balitz agertzen denean;
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña jendearen kontra dabiltzanean; Principal antzokian harrizko bertsolariak baino ez agertzen direnean; BECeko finala eta hango emozioa; txapela egiteko prozesuarenak...

Herrikojak taldearen musika ere nabarmentzekoa da eta bereziki gustatu zitzaidan baita bertsotan hasi aurreko
isiltasun-tentsioa nola islatzen duen Kixik. Barrea ere eragin
zidan, Andoni Egaña ikerketa baterako makina
barruan bertsotan hasten denean edota kosmonauta itxurarekin
azaltzen denean gero, burua kablez josita... Egaña Gagarin! Hitzek,
nola ez, berebiziko garrantzia daukate filmean eta Egaña, Lujanbio eta
Jon Sarasua hirukotearenak txapela kentzeko (ala janzteko?) modukoak dira. Txaloak, era
berean, Zinemaldiarentzat, filma sail ofizialaren barruan botatzeagatik.

The artist filmean, berriz, ez dago hitzik, lan mutua da, zuri-beltz
dotorean filmatutakoa eta soinudun zinemaren agerpena eta honek
eragindako kalte kolateralak islatzen duena. Zein ondo dagoen
girotua orduko Hollywooden eta zelako zinema areto dotore agertzen diren!
Protagonistek elkar ezagutzen dutenean eta handik gutxira, errodaje
platoan, George Valentin zinema mutuko izarrak neska dantzan harrapatzen
duen unea mundialak dira. Baita kamerinoan, protagonistak soinua,
zarata deskubritzen duenean. Jean Dujardin aktorearen lana saritu zuten
azken Canneseko jaialdian eta ez da harritzekoa. Bérénice Bejo
aktorearena ere saritu zezaketen..., eta Uggy txakurrarena, zergatik ez.
Noizko interpretazio sari bat animali batendako? Sinestezina txakurrak
egiten dituenak. Edozelan ere, chapeau! filmeko guztiendako. Publikoaren
saria eskuratu dute Donostian. Aspaldian ez nuen film batekin
horrenbeste gozatzen.