Lehen amari ere gauza bera gertatu zitzaion, eta oraingoan ni izan naiz Fagorren zerbitzu teknikoa sufritu behar izan dudana. Hotz siberianoa etorriaz bat galdara barik geratu nintzen (Murphyren mehatxua hor dago beti), eta astelehen goizean deitu nuen zerbitzu teknikora, lehenbailehen konponketa egitera etor zitezela eskatuz, berogailua eta ur beroa hil ala bizikoak zirela eta beste hamaika aitzaki erabilita. Telefonoa hartu zidan emakumeak tinko ezetz, ezinezkoa zela eguaztenera arte inor bidaltzea: El ordenador es lo que me dice, chico… Más no puedo hacer… Enfin. Astea hasteko modu ezin hobea.
Martitzenean, bazkalostean, Bergara inguruan omen zebilen tekniko baten deia jaso nuen, baina ez nuen erantzun ezkutuko zenbaki batetik egindako deia zelako. Hark lagatako mezua entzun nuen berehala baina zenbakirik utzi ez zidanez… Jarraian zerbitzu teknikora deitu eta haiek lasai egoteko, teknikoarekin harremanetan jarriko zirela. Eta nik: bai, baina saiatu mesedez gaur bertan etortzeko konponketa egitera… Bi aldiz deitu nien, baina ez nuen lortu teknikoa etxera etortzerik.
Azkenean, gaur goizean azaldu da teknikoa, konponketa egin, majo kobratu eta agur. Kobratzeko orduan bai, orduan azkarrak dira Fagorrekoak… Gero eta mesfidantza handiagoa daukat kalitateaz harro diren enpresa eta erakundeekin, Q eta K handiak harro-harro erakusten duten horiekin. Dime de qué presumes...
Ea ba etxeko galdarak arazorik ematen ez duen luzaroan… Ba horixe, bero-berotan pasa itzazuela Gabonak eta urte berri on! txoko honetan kukuren bat egin duzuen guztioi.
2009/12/23 12:12:55.116 GMT+1
Fagor, entzungor
Nork: edu mendibil.2009/12/23 12:12:55.116 GMT+1
Etiketak:
fagor
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Edozein enpresatako zerbitzu teknikoek antzera jokatzen dutela esango nuke. Ez dakit nola izaten duten antolatuta kontua, baina teknikoa eta telefonoa hartzen duena badirudi ez direla kontaktuan egoten. Internet izorratu zitzaigun behin eta telefonicako teknikoa egunero ikusten nuen etxe azpian, baina ez zuen gurea konpontzen. Ez zioten-eta oraindik pasa abixua!
Bero-bero pasa Gabonak!
Nork: Uxo.2009/12/23 12:55:54.002 GMT+1