Naranjito jaio orduko bazebilen futbolean: ordutik, Azteca estadioa, Italia 90, Bartzelona 92, Europako finalak, 240 partidu selekzioarekin, hautatzaile mordoa bidean, hamaika gol eta uyyy!!!, ehunka elkarrizketa, pozak eta atsekabeak, 1.500 partidutik gora... Ez dira Maldini edo Zubizarretaren markak ez, Jose Angel De la Casa esatariarenak baizik.
TVEko enplegu erregulazioaren erruz erretiroa hartu behar izan du, goizegi agian, beste profesional on askorekin gertatzen ari den moduan. Herenegun, Islandia eta Espainiaren arteko partiduaren ostean, Julieta Venegasen Me voy kantua jarri zioten eta Julen Guerrerok "Muchas gracias" soil batez agurtu zuen (baloiarekin mikrofonoarekin baino grazia handiagoa zuen mutilak, dedio!). Islandiarren izaeraren eta Mallorcako kazkabarraren pareko agur hotza izan zen.
Matias Prats (senior) Maracanatik kantatu zuen Zarraren golagatik gogoratzen dugu. De la Casaren kasuan, Maltaren aurkako partidu hartan atera zuen oihu orgasmikoarekin geratzen naiz. Marca eta Manolo El del Bombo bezain jarraitzaile zintzoa, mundiala irabazi barik badoa etxera. Bukatu da partidua. Salut!
2007/03/30 08:18:03.065 GMT+2
Etxeko esataria
Nork: edu mendibil.2007/03/30 08:18:03.065 GMT+2
Etiketak:
naranjito
matiasprats
zarra
maldini
julenguerrero
julietavenegas
maracana
estadioazteca
zubizarreta
joseangeldelacasa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Haren debuta zela eta, Elizondok bota zion txurroen esaldia, mundiala!
Nork: edu.2007/10/26 17:49:46.077 GMT+2