Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/27 09:52:38.893 GMT+2

Elvis Caino

Oraingoan lagun on bati publizitate apur bat egiteko aprobetxatuko dut txoko hau. Etxean party bat egin nahi duzula? Tabernetan betiko musika entzuteaz aspertuta zaudela? Bizilagunaren diskoteka hortera ezin duzula jasan eta hura akabatzeko zorian zaudela? Jendea inguruan dantzan ikusi nahi duzula? Ba deitu Elvis Cainori, ez zara damutuko-eta. Zapatu gauean Bergarako taberna baten jardun zuen, dotore asko gainera. Aspaldian ez nuen entzuten jarraian horrenbeste kantu on, mimo handiz aukeratuak denak… Binilo bilduma ederra dauka lagunak: Pixies, Motörhead, Cliff Richard, AC/DC, James Brown, Negu Gorriak, Beatles, The Dream Syndicate, Stevie Wonder, Michael Jackson, Atom Rhumba, The Yardbirds, Bowie, Roxy Music, Duncan Dhu, The Housemartins, Neil Young, The Beat, Chuck Berry, Jotakie, Elvis, Tom Petty, Itoiz…. Askotan horrela aurkezten du Elvisek bere burua: Izaro Aperribai… ¡mejores no hay! Ba horixe. Elvis bizirik eta dantzan dago, bai.

Nork: edu mendibil.2009/04/27 09:52:38.893 GMT+2
Etiketak: izaroaperribai elviscaino | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba ez neban euki aukerarik hor egoteko, baiña seguru fenomeno egon zala. Fenomeno bat da izan... Propagandiak balio dau. Ia ekartzen dogun Elgetara pintxatzera egunen baten.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2009/05/04 10:06:08.019 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Aupa Iban! Ba azkar ibili ze agenda nahiko beteta dauka Elvisek... Bilbo aldian be ibiltzen da pintxatzen eta oraindik gehiago famatu baino lehen ekartzea hobe... Bergarako jaietan txoznetan pintxatu behar dabela uste dot, halaxe ulertu notzan. Danzad, danzad, malditos...

Nork: edu.2009/05/09 17:23:14.968 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak