Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/01 14:01:56.346 GMT+2

El olvido que seremos

Borgesen soneto honek ematen dio izenburua (ederra) Hector Abad Faciolinceren liburu bikainari. Haren aita, Hector Abad medikua, 1987an akabatu zuten Medellinen eta semeak batez ere aitaren oroimena gogora ekartzeko idatzi zuen El olvido que seremos, asko kostata gainera, berak aitortzen duenez:

Es cierto que él, de alguna manera, estaba ya satisfecho con su vida, y preparado para morir, dispuesto a morir si era necesario, pero abominaba esa muerte violenta que evidentemente le estaban preparando. Eso es lo más doloroso y lo más inaceptable. Este libro es el intento de dejar un testimonio de ese dolor, un testimonio al mismo tiempo inútil y necesario. Inútil porque el tiempo no se devuelve ni los hechos se modifican, pero necesario al menos para mí. Porque mi vida y mi oficio carecerían de sentido si no escribiera esto que siento que tengo que escribir, y que en casi veinte años de intentos no había sido capaz de escribir, hasta ahora.

Familiaren gorabeherak (bereziki hunkigarria arreba txikiaren heriotza), haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak, eta aitarekin zeukan harreman idilikoa gogoratzeaz gain (aitak bidali izan zizkion gutunak dira horren lekuko), Kolonbiak sufritutako egoera nahasiaren eta mingarriaren berri ematen digu egileak; erlijio katolikoak eta hainbat apaizek sortarazi zizkioten errefusari ere bere tartea eskaintzen dio:

En ese momento del sermón mi papá me dijo, en un murmullo: “No aguanto más, me voy a salir un rato”, y mientras monseñor explicaba por qué estaba tan alegre (yo me pregunto si su alegría no sería sincera, y precisamente ocasionada por la dicha de vernos sufrir así), mi papá y yo nos salimos al atrio de la iglesia de Santa Teresita, en Laureles, y nos quedamos ahí un rato, al sol, bajo el indiferente azul del cielo [Borgesen sonetotik hartuta], en uno de esos días radiantes de diciembre (…)

Hector Abadek, aitak, medikuntzan eta giza eskubideen alde egin zuen lan eta semeak lortzen du haren ekarpena miresgarria gertatzea; badirudi barne lasaitasun moduko bat lortu duela gertatutakoa idazterakoan, biolentziaren erruz norbait galdu duen batek hori eskuratzerik badauka... Kolonbiako hainbat pertsonaiaren erreferentziak ez dira falta kontakizunean, ezta umorezko pasarteak ere, aitak semea masturbatzen harrapatu zueneko momentua esate baterako. Semeak aitari egiten dion errieta bakarretakoa hauxe da:

No quiero hacer hagiografía ni me interesa pintar un hombre ajeno a las debilidades de la naturaleza humana. (…) porque además le faltó una dosis mayor de tesón y constancia en terminar el exceso de tareas emprendidas. Él mismo reconocía ese defecto suyo y muchas veces dijo: “Soy muy buen padre, pero muy mala madre”, lo cual quería decir que era bueno para fecundar, para poner la semilla de una buena idea, pero malo para la paciencia de la gestación y de la crianza.

Hori guztiagatik eta irakurketa benetan atsegina gertatu zaidalako guztiz gomendagarria da El olvido que seremos.

Hector Abad Faciolinceren prentsa artikuluak, hemen.

Nork: edu mendibil.2009/07/01 14:01:56.346 GMT+2
Etiketak: hectorabadfaciolince elolvidoqueseremos borgesepitafio hectorabad | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak