Aspaldi honetan Lurraldebusarekin egindako bidaiak aprobetxatuta (asmakizuna: norbaitek badaki zenbat autobus dabiltzan gora eta behera gure errepideetan?), El cartero siempre llama dos veces nobela beltza irakurri dut. Aurretik filma ikusita izateak zera dakar: protagonistei berehala jarri nien Jack Nicholson eta Jessica Lange aktoreen aurpegiak. Portzierto, film hurak zeresan ugari eman zuen bere garaian, batez ere eszena honengatik. Orain, filmaren aurreneko bertsioa ikusteko irrikaz nago, ez dut gogoratzen-eta... Edozein modutan, gozatu dut irakurketarekin, Cora eta Frank protagonisten plan maltzurrekin, sasoi hartako girotzearekin, maitaleen galbidearekin, amaiera gogorrarekin (eta Frank beraren agur ederrarekin) eta, nola ez, eleberriko pasarte sensualekin, amaiera aldera agertzen den hauxe adibidez:
Una gran ola nos levantó y ella se puso una mano sobre los pechos, para que yo viese cómo el agua los levantaba.
- Me gusta Frank. ¿Están grandes?
- Esta noche te lo diré.
- Los siento muy grandes. No te dije nada sobre esto. No se trata solamente de saber que uno va a dar al mundo otra vida. Es lo que eso le hace a una. Siento los pechos hinchados y me dan ganas de besarlos. Muy pronto, mi vientre estará también hinchado y eso me gustará y desearé que todo el mundo lo vea. Es la vida. Lo siento dentro de mí. Es una nueva vida para nosotros dos, Frank.
Happy endik ez duen nobela guztiz gomendagarria.
PS. Billy Wilderren film borobil horietako bat, Perdición, James M. Cainen beste eleberri baten oinarrituta dago. Chapeau biendako!
2010/02/12 09:44:28.840 GMT+1
El cartero siempre llama dos veces
Nork: edu mendibil.2010/02/12 09:44:28.840 GMT+1
Etiketak:
jamesmcain
jessicalange
billywilder
jacknicholson
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
... eta diziplina apur bat tarteko, irakurketei dagokienean behinik behin, emankorra izan da 2010. Hauek izan dira irakurri ditudan liburuak: El cartero siempre llama dos veces, Erreferentzia: Liburu on! - Mathiasen kopilotua 2010/12/17 12:07:05.982 GMT+1
Erantzunak
Nobela honi buruz bi gauza aipatuko nizuke. Lehena euskarazko bertsioa badagoela. Bigarrena zera da, gustatu bazaizu probatzeko Postariak bi aldiz deitzen duen euskal bertsioarekin: Zoaz infernura laztana. Angel Lertxundiren eskutik idatzita eta 2009an 111 akademiako Beterriko liburu literatur saria irabazitakoa.
Nork: piban.2010/02/12 13:42:35.619 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa
Irakurriko dut bai Anjel Lertxundirena, beste lagun batek ere gomendatu egin dost-eta. Banekien postariaren euskarazko bertsioa bazegoela baina etxean gaztelerazkoa nuen, nobela beltzen bildumatxo baten... Mea culpa.
Nork: edu.2010/02/12 19:09:05.533 GMT+1