Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/13 14:01:55.747 GMT+2

El asco

Lagun on batek gomendatu zidan liburua, eta bete-betean asmatu ere. Horacio Castellanos Moyak 1996an idatzi zuen El asco. Thomas Bernhard en San Salvador. Antza, idazle austriarraren estiloa imitatu nahian idatzi zuen, 36 eguneko tartean, ia-ia joko bat bailitzan. Liburua argitaratu eta El Salvadorretik ihes egin behar izan zuen, heriotza mehatxuak jaso eta gero. Izan ere, hango gizartearen kritika benetan latza da liburua, inoiz irakurri dudan testurik gogorrenetakoa. Eta artean motz geratu zela, hainbat iritzi leundu beharrean aurkitu zela dio egileak. Roberto Bolaño zenaren arabera, Castellanos Moyaren libururik onena da El asco. Niri dagokidanez, hauxe izan da irakurri dudan Moyaren aurreneko liburua, ez azkena. Thomas Bernharden libururen bat irakurtzeko gogoa ere piztu dit. Inoiz El Salvadorrera doazen guztiendako, bertako egoerarekin interesatuendako liburu aproposa. Eta kontuz gero hango Pilsener garagardoarekin!

Nork: edu mendibil.2010/07/13 14:01:55.747 GMT+2
Etiketak: elascothomasbernhardensansalvador robertobolaño horaciocastellanosmoya thomasbernhard | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ros-422.htm">Mendel el de los libros, La tormenta de nieve, El asco. Thomas Bernhard en San Salvador, Erreferentzia: Liburu on! - Mathiasen kopilotua 2010/12/17 12:11:53.691 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak