Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/23 10:36:34.437 GMT+2

Ekintza literarioa

Martxoaren azkenetan lagun baten deia jaso nuen, liburuak etxetik ateratzeko beharra zuela eta nahi banuen eramateko denak. Liburuz betetako lau kaja eman zizkidan eta nik ere etxean espazioa soberan ez dudala konturatu nintzen gero... Gainera, liburu horietako asko baneuzkan lehendik; beste batzuk irakurriak nituen; eta interes apur bat eukita ere, banekien beste mordoxka bat sekula ez nituela irakurriko. Zer egin? Bookcrossing moduko bat egitea bururatu zitzaidan eta horretan ibili naiz martxoaren 30etik hona, liburuak uzten han eta hemen, beti ere eserlekuren baten: autobus geltokitan, parke eta pasealekutan, elizetako ataritan, auzotan, Pol-Poleko iturrian... Liburuak primeran daude (gehienak RBAk orain dela urte batzuk kaleratutako bilduma batekoak dira) eta kasu askotan sekula zabaltzeke, plastikotxoarekin bilduta oraindik. Hortxe ezkutuan askatu ditudan liburuen zerrenda, bateren batekin interesa izanez gero..., zortea izango zenutelakoan:

El club de la buena estrella (Amy Tan), El turista accidental (Anne Tyler), El camino (Delibes), El invierno en Lisboa (Muñoz Molina), Memorias de África (Isak Dinesen), Pabellón de reposo (Cela), Alfanhuí (Sánchez Ferlosio), Crónica del rey pasmado (Torrente Ballester), La inmortalidad (Milan Kundera), Don Juan (Torrente Ballester), Retorno a Brideshead (Evelyn Waugh), A sangre fría (Truman Capote), Las ratas (Delibes), El cielo protector (Paul Bowles), La ciudad y los perros (Vargas Llosa), Desayuno en Tiffany´s (Truman Capote), El manuscrito carmesí (Antonio Gala), La historia interminable (Michael Ende), El jinete polaco (Muñoz Molina), Pantaleón y las visitadoras (Vargas Llosa), La insoportable levedad del ser (Milan Kundera), Tiempo de silencio (Luis Martín-Santos), Réquiem por un campesino español/El bandido adolescente (Ramón J. Sender), Viaje a la Alcarria (Cela), Cinco horas con Mario (Delibes), La familia de Pascual Duarte (Cela), Los santos inocentes (Delibes), La casa verde (Vargas Llosa), Una habitación con vistas (Edward M. Forster), Wilt (Tom Sharpe), La hoguera de las vanidades (Tom Wolfe), De parte de la princesa muerta (Kenizé Mourad), El amante de la China del norte (Marguerite Duras), Ripley en peligro (Patricia Highsmith), La campesina (Alberto Moravia), Lolita (Nabokov), Crónica de una muerte anunciada (García Márquez), Eva Luna (Isabel Allende), Pedro Páramo/El llano en llamas (Juan Rulfo), Bi anai (Bernardo Atxaga), 1984 (George Orwell), De amor y de sombra (Isabel Allende), El aire de un crimen (Juan Benet), Extramuros (Jesús Fernández Santos), La arboleda perdida (Rafael Alberti), El Jarama (Sánchez Ferlosio), Momo (Michael Ende), El lobo estepario (Hermann Hesse), Bearn o la sala de las muñecas (Lorenzo Villalonga), El perfume (Patrick Süskind), La perla (John Steinbeck) eta azkena, gaur: La isla inaudita (Eduardo Mendoza).

Gauza zen eserlekurik ez errepikatzea... Paseo onak eman ditut ekintza literario honen kontura! Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko beste modu bat.

(To be continued, hurrengo txanda baten)



Nork: edu mendibil.2010/04/23 10:36:34.437 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...logak/edu/">Mathiasen kopilotua abenturak eta desbenturak 2010/09/22 20:38:46.972 GMT+2 Bookcrossing (eta 2) Udaberrian hasitako ekintza literarioarekin jarraitu eta, bide batez, uda agurtzeko, hauek izan dira azken egunotan a...

Erreferentzia: Bookcrossing (eta 2) - Mathiasen kopilotua 2010/09/23 18:10:17.779 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak