Aurkezpena
Eduardo Mendibil Garate naiz. 1968an jaio nintzen Eibarren, Nortasun Agiriak Bergaran jaiotakoa naizela esan arren. Hala ere, Nortasun Agiriari baino amari sinisten diot kontu horietan. Hiru anai-arrebetatik bigarrena naiz.
Kazetaritza ikasi nuen Leioako Fakultatean. Gaur egun Goiena kooperatiban ari naiz lanean, Bergarako egoitzan. Bergaran bizi naiz.
Marxista naiz, Marx anaien jarraitzailea. Harporen bihurrikeriekin egin dut barre gehien.
Mathias Rusten izena aukeratu dut blog honetarako, bidaia honetan haren kopilotu izan nahi nuke-eta. Bidaian zehar ikusten, irakurtzen eta entzuten ditudan gauzak komentatzen ahaleginduko naiz. Hona hurbiltzen zaretenok ere kopilotu izan zintezkete. Hori da asmoa behintzat: Interneten nabigatu eta naufragatu, abenturak eta desbenturak konpartidu...
Zinturoiak ondo lotu. Hegaldia irtetera doa... Bon voyage!
Bergaran, 2005eko martxoan.