Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/08 19:13:38.422 GMT+2

Dios Salve a la Reina

Urteroko ikuskizun tristea baino, Hondarribiko jaietatik Dios Salve a la Reina musika taldearen emanaldia azpimarratuko nuke. Ez ditut jarraitzen ugalduz joan diren tributo talde horiek, baina ziur naiz Queen taldearen imitazio hau onenetakoa dela. Emanaldi ederra eskaini zuten zapatuan Hondarribiko Bentan. Taldearen kantu ezagunenak bikain jo zituzten, eta Pablo Padín kantariak primeran imitatu zuen Freddie Mercury zenaren keinuak, janzkera eta ahotsa. Baita bibotea ere! Hainbat momentutan Wembleyn ginela ematen zuen... Biziko balitz, 64 urte beteko zukeen Freddie Mercuryk aurreko domekan (when I´m 64…). Zanzibarren, bere jaioterrian, bada taberna bat haren izenarekin, eta ziur jai handia egingo zutela han. Hurrengo baterako gonbidatu ezin hobeak lirateke Dios Salve a la Reina argentinarrak. Edozein herriko festak girotzeko ere gomendatzeko moduko taldea. Giroa, ziurtatuta.

Nork: edu mendibil.2010/09/08 19:13:38.422 GMT+2
Etiketak: diossalvealareina wheniam64 queen freddiemercury pablopadin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak