Bukatu dira Gabonak eta horrekin batera, zorionez, amaitu da kolonia eta perfume zaparrada telebistan (horrenbeste iragarkiren artean zaila egiten da programa bat osorik jarraitzea), loteria eguneko albistegi aspergarriak (saritutakoen adierazpen txispauekin), telemaratoi eta futbol partidu solidarioak, Bisbalen aurreskua eta Raphaelen aspaldiko keinuak, Ramon Garciaren kapa oraindik antzinakoagoa, ETBren kanpai-hots izoztuak (hala ere, Urtezahar gaueko Wazemank saioa, bikaina), abenduaren 28ko graziarik gabeko inozentadak edo TVEren errepaso nostalgikoa. Urteroko klasiko baten hutsunea nabari dut aurten: ¡Qué bello es vivir! filmaren ohiko emanaldia. Domeka iluntzean bukatu ziren Gabonak niretako, Bischofshofenetik (nahikoa lan daukate esatariek izenekin batzuetan) eman zuten eski jauzi zoragarriekin.
Horrekin guztiarekin batera, zoritxarrez amaitu da ETAren su-etena. Susmoa dut urte aldaketarekin batera, aurrera beharrean, denboran atzera salto egin dugula. Bueltatu gara lehengora, betiko martxara.
(Gaurko Goienkarian argitaratuta)
2007/01/12 15:52:04.413 GMT+1
Denbora geldirik
Nork: edu mendibil.2007/01/12 15:52:04.413 GMT+1
Etiketak:
su-etena
raphael
bisbal
telebista
quebelloesvivir
gabonak
wazemank
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat