Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/19 10:00:00.338 GMT+1

Cortázar kilo eta erdi

Gabonetako kolonia eta perfume zaparradaren ostean, bildumagarrien bonbardaketa dator urtero: Minerales de gran tamaño, Novela histórica de crimen y misterio, Las mejores películas de Van Damme-Seagal (a ze parea!), La vuelta al mundo de Willy Fog, Diarios de la guerra, Biplanos míticos, Damas de época, Carteles metálicos Coca-Cola, Construye tu telescopio, Vehículos policiales españoles (?!!!)… Zerrendak ez dauka amaierarik.

Literatura ona ere egoten da tarteka. Aurrekoan Julio Cortazarren liburu potolo bat erosi nuen, 2 euroren truke. Rayuela, 62. Modelo para armar eta Libro de Manuel biltzen dituen tomoagatik ez da dirua… Gainera, liburu dotorea da (irakurri ezean, apalak apaintzeko erabil daiteke), azal gogorrekin eta letra tamaina txukunarekin. Hondartzara eramateko ezin esan aproposena denik… Nahiko pisutsua da; kuriositateak jota, konfiantzazko dendari bati eraman nion liburua: Cortazarrek 1,565 kg. eman zuen baskulan. Etxean neukan Rayuela-ren edizio zahar bat lagun berezi bati eman nion aspaldi, eta orain etxera etorri zait Cortazar berriro. Klasikoak beti bueltatzen dira.

Nork: edu mendibil.2007/01/19 10:00:00.338 GMT+1
Etiketak: juliocortazar bildumagarriak 62modeloparaarmar rayuela librodemanuel | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak