Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/09 09:21:28.332 GMT+2

Bla bla bla eta xiki xiki

Jose Luis Uribarriren eta haren moduko nostalgikoen atsekaberako, Rodolfo Chikilicuatre izango da Espainiako ordezkaria Eurovision lehiaketan. Sekulako pelmada eman duten arren lortu dut ezinezkoa zirudiena: abestia ez entzutea. Hala ere, zaila da Rodolfori ihes egitea eta Buenafuenteren taldeari marketing operazio bikaina aitortu behar zaio. Konpetentziari, TVEri, gol bikaina sartu diote. Agian horregatik, herenegun, Club de fútbol saioan, tertuliano azaldu zen Rodolfo.

Orain, Eurovision lehiaketarekiko interesa pizteko edo, Massielen La la la etorri zaigu berriro. Ustez, Francoren erregimenak presioa egin zuen 1968an Massielek irabazteko, Cliff Richard orduko Ingalaterrako ordezkariaren kaltetan (Francori indar gehiegi suposatzea da hori, ala?). Martitzenean Massielek bla bla bla jardun zuen Antena 3eko Espejo público saioan, Emilio Aragonen eta La Sextaren kontra sekulakoak eta bi esaten, polemika piztearren. Jesus Mariñas Massielen jenioa baretzen saiatu zen: ¡Tú ganaste por minifalda, por piernas y por coraje!. Guztion adostasuna ezinezkoa denez, telebista saioetan ohikoak bilakatu diren SMS maltzur horietako baten zera irakur zitekeen: Claro, cómo va a ganar con esa voz.

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2008/05/09 09:21:28.332 GMT+2
Etiketak: massiel andreubuenafuente cliffrichard rodolfochikilicuatre emilioaragon eurovision espejopublico jesusmariñas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak