Joan den astean Egileor bertsolaria eta Bixente Ibarguren bergararrak joan zitzaizkigun. Gutxi bada ere, biak ezagutzeko aukera izan nuen. Ibargurenek urte mordoa eman zituen Argentinan eta hantxe hil da, La Plata hirian. Bertako Euskal Etxeko presidentea izan zen urtetan, eta bikain egin zituen enbaxadore lanak.
Egileor bertsolaria ere oso estimatua zen. Txapelik ez zuen irabazi, baina denek goraipatzen dute Elosukoak bertsoak kantatzeko zuen modu berezia. Kalean berarekin trill egin, eta beti zeukan zerbait esateko, txisparekin beti. Bere atarian bizi zen nire lagun batek zera esan zidan aurrekoan: mutikotan, berarekin igogailuan joatean, bertsoak kantatzeko ohitura zuela Egileorrek. Bertsolaria goitik behera… eta behetik gorako bidean baita. Bi txapeldun joan dira.
2008/03/09 19:01:43.272 GMT+1
Bi txapeldun
Nork: edu mendibil.2008/03/09 19:01:43.272 GMT+1
Etiketak:
egileor
bixenteibarguren
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat