Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/14 10:02:07.039 GMT+2

Bakarrik edo Estepanen misterioa

Euskal Telebistako txoria jaio zenetik ezagutzen dugu Estepan Aldamiz Etxeberria. Harrigarria bada ere, Bakarrik saioarekin hamar urte bete ditu jadanik.
 
Egia esateko, kareta horribilis hurarekin (Parlez vous francaise?) saioa abian jarri zutenean ez nuen uste asko iraungo zuenik. Baina Estepanek bere kaiolatxoan jarraitzen du eta ikusleria fidela lortu ei du. Telefono dei bat jaso orduko, berehala identifikatzen du ikuslea/entzulea (irrati ala telebista programa al da?) eta hor egoten da Mañolirekin edo Maria Angelesekin solasean lasai, fundamentu askorik gabeko elkarrizketa amaigabean. Nabaria da kosta egiten zaiola Estepani deiak etetea. “Gure arteko jariyua…”, dio berak.

Ordu txiki horietan ETBko langile bakarra balitz, dena egiten du Estepanek: botoiekin eta kamera txikiarekin jolastu, zozketak egin... eta zazpi t'erdira ere jokoan egin dezakegu harekin! Disko jartzaile ere aritzen da: lehengoan Jose Manuel ez zen bera gustuko abestiaren izenburuarekin akordatzen eta kantatu egin zion… “Bai, joño, karrera ziklistetan azaltzen zen hura...” (¿). Eta Estepanek asmatu! Christopher Crossen Ride like the wind jarri zion hurrengoan. Musika jartzen duen gehienetan ere Estepan ikustera kondenaturik gaude. Berak ez daki ondo zelako aurpegia jarri horrelakoetan. Guk ere ez, saioaren misterioaz harrituta. Mañoliri edo Maria Angelesi galdetu behar Estepanen sekretuaz.

Nork: edu mendibil.2007/09/14 10:02:07.039 GMT+2
Etiketak: christophercross bakarrik ridelikethewind estepanaldamizetxeberria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Estepanen sekretua? Noren hiloba den ba al dakizu?

Nork: Josu Jon.2007/09/18 11:18:58.576 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak