Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/18 11:20:38.095 GMT+2

Badator Zilarrezko Meloia

Zoritxarrez, Realeko eta Realean ibilitako zenbait jokalarik aukera handiak dituzte aurten Zilarrezko Meloia irabazteko: Stevanovic, Brechet, Novo, Barkero, Zubiaurre… Horrez gain, Raul, Gravesen, Fernando Torres eta Cristiano Ronaldo (Urrezko Baloia eskuratzeko hautagaien artean biak), atezain ingeles guztiak, Julen Guerrero, Kezman, Pablo García, Kluivert, Joaquin, Luque edo Cassano daude nire kuttunen zerrendan.

Nire botoa, Raulendako. Eta Urrezko Baloia irabazteko nire faboritoa, Thierry Henry. Eta zuenak?

Nork: edu mendibil.2006/10/18 11:20:38.095 GMT+2
Etiketak: zilarrezkomeloia paketeak urrezkobaloia futbola izarrak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aupa, Edu.

Zilarrezko meloia merezi dutenak asko daude, baina nik horien guztien artean, Santi Ezquerro aipatuko nuke. Athletic-en sekulako jokoa erakutsi, Barca-ra joan eta bertan, beti deialdietatik kanpo. Zelako mesedea egingo lioke Athletic-i, horrelako jokalari bat bere hamaikakoan izatea...

Eta urrezko baloia, Samuel Etoo-ri zalantza hizpirik gabe. Pena martxorarte ezin izango dugula bere jokoaz gozatu.

Ondo segi.

Ima

Nork: Ima.2006/10/25 18:55:24.820 GMT+2

Kaixo. Nire botoa baita Samuel Eto´orentzat edo Xabi Alonsorentzat bestela. Zilarrezko meloia Joseba Etxeberria Athletikekoarentzat. Agur.

Nork: Julen Guerrero.2006/11/07 21:29:55.927 GMT+1

Aupa pareja,

Incredibile!!! Cannavarori eman diote azkenean Urrezko Baloia. Gehiegizko saria iruditzen zait. Madrilen daraman martxa ikusita, hurrengo urtean Zilarrezko Meloia irabazteko hautagaien artean egon daiteke italiarra.

Ondo segi.

Nork: edu.2006/11/28 19:36:44.147 GMT+1

Errenferentziak:

...nturak eta desbenturak 2009/12/01 14:53:02.896 GMT+1 Leo Messi eta Meloia Uan, txu, zri, <...

Erreferentzia: Leo Messi eta Meloia - Mathiasen kopilotua 2009/12/02 13:41:20.969 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak