Ikasle garaiko irakasle kuttunen artean daukat Mikel Hernandez Abaitua.
Euskara irakasle izan genuen Bergarako institutuan, 1980ko hamarkadan.
Besteak beste, Ruper Ordorika deskubritu izana zor diot orduko irakasle
modernoari. Eta berak argitu zidan Tom Simpson ziklista nola asfixiatu zen Mont Ventoux mendian gora, eta ez Aubisquen. Akordua daukat zenbaitetan gitarra eta guzti etortzen zela
klasera... Handik urte batzuetara tailer literario bat eman zigun
Bergaran eta harrezkero oso gutxitan ikusi dut, harik eta zapatuan,
prentsan, berriro Mikelekin topo egin arte. Karolina Almagiak Noticias de Gipuzkoa egunkarian egiten
zion elkarrizketa, Azukre xehea, gatz larria bere azken liburuaren harira (elkarrizketa missing dago Interneten).
Aurretik hainbat lan idatzitakoa da Hernandez Abaitua eta urte asko dira Etorriko haiz nirekin?
irakurri nuenetik. Aipatutako liburua kasete batekin saltzen zuten, non
Mikelek zortzi kantu batzen zituen, horietako batzuk izenburu bitxiekin: Beirazko telefonoak, Felpazko etxetxo ttipia, Estupido horiek
edota Propaganda subertsiboa. Etxean topatu dut zinta eta bertan jartzen duenez, idazle/musikariak bere etxean grabatu zuen,
ahotsak, bajo elektrikoa, gitarra akustiko eta elektrikoak sartuta eta
bateria programaketak eginez. Orkesta gizona tipoa! 20 urte igaro eta
gero, etxera bidean, autoan, berriro entzun dut. Gora kasete subertsiboak! Egia esateko, zaila egin zait Mikelen ahotsa ezagutzea...
Negu nahiko ilun baten
ondoren, udaberriarekin batera berpiztu naiz eta Azukre xehea, gatz larria irakurriko dut hurrengo, parke loretsu baten ahal badut.
PS. Zapatuko elkarrizketan, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso
nobela mugarritzat jotzen du Mikelek. Hori ere irakurri
beharko dut azkenean, joan den mendetik apalen artean hautsa hartzen
dago-eta.
2011/03/29 23:01:23.850 GMT+2
Azukre xehea, gatz larria
Nork: edu mendibil.2011/03/29 23:01:23.850 GMT+2
Etiketak:
mikelhernandezabaitua
etorrikohaiznirekin
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Eneko Azkarate.2011/03/31 10:08:07.737 GMT+2