Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/20 10:01:29.527 GMT+2

Antzuola, Salam malecum

Politikoki zuzena ez den guztiak nahitaez polemika sortzen du gaur. Horren lekuko dugu Mairuaren Alardea. Antzuolarrak alardea makilatzeko beharrean aurkitu dira; ez bakarrik mairuaren aurpegiko azal beltzarana argituz, baizik eta pertsonaiari beste duintasun bat emanez: Abderraman III.a moduan karakterizatuta agertzen da orain, zaldi dotorearen gainean, Joseba Iparragirre jeneralari ia-ia protagonismoa kenduz. Urtetan mairuaren rola jokatu zuen Salvador Peñak ez zuen horrelako ohorerik izan eta asto gainean, behin eta berriz makurrarazita erretiratu zen iaz.

Idazten edo kontatzen dutenek egiten dute historia eta martxa honetan auskalo nola amaituko den Valdejunquerako bataila famatua. Mairua nagusituko ote hurrengo urtean? Eskopetek ala sableek irabaziko dute? Abderramanen, kalifaren tropan ere emakumeak ikustera iritsiko gara egunen baten? Argazkiak ikusita, ezin ukatu mairuen (barkatu) arropak askoz ere ederragoak direla... Ni behintzat galtzaileen alde jartzen naiz beti..., are gehiago ustezko irabazleak antzuolarrak badira. Edozelan ere, zorionak guztioi alarde baketsua posible dela erakustearren. Hondarribian edo Irunen badute zer ikasi. Salam malecum.

(Kuxkuxeroa, Asteleheneko Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2009/07/20 10:01:29.527 GMT+2
Etiketak: mairuarenalardea antzuola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak